XII. MUSIKAIA EGUNA Badator musika eskolaren urteurren jaia! Apirilaren 24 barikuan ospatuko dugu “XII. MUSIKAIA EGUNA”, eta azken urteetan bezala, jaialdi honetan herriko musika talde ezberdinek parte hartuko dute; Aratuste Alai Estudiantina, Aittitta Makurra Txaranga eta Itxaropena Txistu Taldea. 18:30tan kalejirak hasiko dira (hiru ibilbide ezberdin) eta ondoren plazan emanaldia egingo dugu. Ondoren askari txiki bat eskainiko dugu.😋 Musikaia osatzen duzuen ikasle, lagun, famili eta kide guztiok gonbidatuta zaudete ospakizun jaialdira! 🥳🥳🥳 🎷🪗🎸🎹🎺🎻🥁🪘 Animatuuu eta zatozte gurekin ospatzera!!!🤩🤩🤩