ZEHAR TXIRULA KONTZERTUA

HILEROKO KONTZERTUA: ZEHAR TXIRULAKO ikasleek emango die hasiera maiatzari! 🎶🎼🎵 ♦️MAIATZAK 4, astelehena, arratsaldeko 19.00tan Musika Eskolako 0.1 areto nagusian. 🤗📸🎵🎶
KANTO KONTZERTUA

HILEROKO KONTZERTUA: Apirileko azken hileroko kontzertuan KANTUKO ikasleek parte hartuko dute! APIRILAK 27, astelehena, arratsaldeko 19.00tan Musika Eskolako 0.1 areto nagusian.
BATERIA KONTZERTUA

HILEROKO KONTZERTUA: Apirileko hurrengo kontzertua BATERIAKO ikasleena izango da! APIRILAK 23, eguena, arratsaldeko 19.00tan Musika Eskolako 0.1 areto nagusian.
XII. MUSIKAIA EGUNA

XII. MUSIKAIA EGUNA Badator musika eskolaren urteurren jaia! Apirilaren 24 barikuan ospatuko dugu “XII. MUSIKAIA EGUNA”, eta azken urteetan bezala, jaialdi honetan herriko musika talde ezberdinek parte hartuko dute; Aratuste Alai Estudiantina, Aittitta Makurra Txaranga eta Itxaropena Txistu Taldea. 18:30tan kalejirak hasiko dira (hiru ibilbide ezberdin) eta ondoren plazan emanaldia egingo dugu. Ondoren askari txiki […]
PIANO KONTZERTUA

HILEROKO KONTZERTUA: Apirileko lehenengo kontzertua PIANOKO ikasleena izango da! APIRILAK 17, ostirala, arratsaldeko 19.30tan Musika Eskolako 0.1 areto nagusian.
KRESALA KONTZERTUA

KRESALA KONTZERTUA Larunbat honetan, Bizkaiko hiru abesbatzen topaketa ospatuko da Ondarroan. Bertan Bermeoko Abesbatza, Lekeitioko Kilin Kala Abesbatza eta Ondarroako Kantaize Abesbatzak parte hartuko dute. Ondarroako Andra Mari Elizan Martxoak 28an Arratsaldeko 20.00tan Kresalez bustitako koru hauen errepertorio ederra entzuteko aukera paregabea! Animatu!
St. Patrick’s Eguna

St. Patrick’s Eguna! Aurton lehen aldiz Irlandan martxoak 17an ospatzen den jai berdina ospatuko dugu Musika Eskolako irakasleok ikasle batzuekin batera kanta irlandarrak jotzen eta abesten! Martxoak 19, eguena Arratsaldeko 19.00tan Gau Txori tabernan
KONBO KONTZERTUA

Musika eskolako talde ezberdinen eskutik, KONBO KONTZERTUA: Martxoak 7, zapatuan Ikusgarri Zinema Aretoan 12.00tan Sarrera librea (aforoa bete arte)
BIZKAIKO ABESBATZEN LII. ASTEA

Bizkaiko Abesbatzen LII. Astea ospatzen ari den honetan, Kilin Kala Abesbatzak bihar, otsailak 11, 20:00tan Begoñako Basilikan ospatuko den kontzertuan parte hartuko du. Piano eta oboearekin lagundurik 4 obra eskainiko dituzte. 🎹🎶
KLARINETE KONTZERTUA

HILEROKO KONTZERTUEKIN jarraituz, ostegun honetan KLARINETEKO IKASLEEN txanda izango da! OTSAILAK 12, osteguna, arratsaldeko 19.30tan Musika Eskolako 0.1 areto nagusian.
TRIKITIXA, TXALAPARTA eta AKORDEOI KONTZERTUA

Datorren asteko ASTELEHENEAN hasiera emango diegu HILEROKO KONTZERTUEI! 🪈 Lehenengoa TRIKITIXA, TXALAPARTA eta AKORDEOIKO IKASLEENA izango da: OTSAILAK 9, astelehena, arratsaldeko 19.00tan Musika Eskolako 0.1 areto nagusian.
XII. GABON KONTZERTUA

GABON KONTZERTUA 🎄 Bi emanalditan banatuko dugu: 🗓 Abenduak 18, eguena 📍 Parrokian 🔹 18:00tan Txikien Emanaldia 🔹 20:00tan Helduen Emanaldia Musika Eskolako ikasle zein talde ezberdinen eskutik, estilo anitzeko abesti eta obrez gozatzeko aukera izango duzue!
Ei! Bilbao

Fair Saturday fundazioak antolatuta “Ei Bilbao” ikuskizuna ospatuko da, azaroak 28an Bilbao Arenan. JANUS LESTER, SÜNE, SOROTAN BELE… moduko artista handiak, orkestra eta koruekin fusionatuta abestuko dute. Eta koruen artean, Musikaiako KORAL GAZTE taldeak parte hartuko du!! Pozez eta ilusioz prestatu dituzte abestuko dituzten kantak!🙌
SANTA ZEZILI: MUSIKARIEN EGUNA

Musikaia Musika Eskolako Txistulariak, Itxaropena Txistu Taldearen partaidetzarekin batera, kalera irtengo dira azaroak 22an izango den Santa Zezilia, Musikarien Eguna, ospatzera. Azaroak 17 astelehena 🕖19.00 KALEJIRA 🕢19.30 ESKOLAPEAN EMANALDIA
LEKEITIO 700

🌊 LEKEITIO 700 Herriaren 700. urteurrenaren ospatzen ari garen honetan, musika eskolako KILIN KALA ABESBATZA-k bere aletxoa gehituko dio ospakizun festari: Azaroak 3, astelehenean iluntzeko 19:30 udaletxeko eskilaretan. 🎉Zatoz!!
ORGANO ETA HAUR KORUEN AHOTSAK

🎶KANTAKAI KORALAK Euskaldunan antolatutako Organo kontzertuan parte hartuko du. 🎼Organoa gizarteratzeko helburuarekin, hiru egunetan zehar kontzertu ezberdinak eskainiko dira eta Kantakaiek domeka honetan urriak 5, arratsaldeko 19.00tan Euskalduna Jauregian abestuko du.
TELEGRAM KANALA

Musikaia Musika Eskolako TELEGRAM KANALA: 📲Mugikorrean informazioa era zuzenean eta azkarrean jaso! Gure TELEGRAM KANALAREKIN bat egiteko: https://t.me/musikaiamusikaeskola
KLASEAK MARTXAN!

GAURTIK, IRAILAK 10, KLASEAK MARTXAN‼️‼️
AZKEN PLAZA LIBREAK

AZKEN PLAZA LIBREAK! ❗MUSIKAREN HASTAPENAK lantzen dituzten ikasgaietan azken plaza libreak eskainiko dira: – MUSIKA TAILERRA 0 (HH5) – MUSIKA TAILERRA 1 (LH1) – MUSIKA TAILERRA 2 (LH2) – MUSIKA MINTZAIRA 1 (LH3) ℹ Informazio gehiago edo matrikula egiteko: 📞 617.731.140 📩 musikaeskola@musikaia.eus
ONGI ETORRI 2025-2026 IKASTURTERA!

2025-2026 ikasturtea hasteko gogotsu gaude. Bulego zerbitzua martxan dago iada aste honetatik: 617 731 140 / musikaeskola@musikaia.eus