MUSIKAIA MUSIKA ESKOLA – LEKEITIO musikaeskola@musikaia.eus

ESKOLA

1992ko EAEko Aldizkari Ofizialaren xedapenean oinarrituta, Musikaia Musika Eskola, 2014ko apirilean sortzen da, Oinarrizko Irakaskuntza Zentruen artean, Musika-Eskola Ez-Arautu gisako izaera hartzen duelarik.

Aurrez, Lekeitioko “Lekittto Musika Banda” udal musika bandak, herrian falta zen musika eskola sortzeko ideia hasi zuen. Lau urteko ibilbidearen ostean, ikasleen hazkundeari ezker eta egindako lan onaren eta herriaren erantzun onari esker, Udalak, Musika Eskola, erakunde propio gisa sortzea gomendatzen du. Beraz, 2014ko apirilean Musikaia Musika Elkartea izeneko irabazi-asmorik gabeko elkartea sortu zen eta 289/1992 Dekretuak ezarritako baldintzetan oinarritutako musika-eskola gisa martxan hasi zen.

Sortu berria zen Zuzendaritzatik, eskola sortzeko beharrezko kudeaketa guztiak ofizialki egiten hasi ziren. Hasieran, eskolak arratsaldetan ematen ziren Lekeitioko Eskola Publikoan eta herriaren erdigunean dagoen Nautika eraikin publikoan, Lekeitioko hainbat kultur erakunde eta elkarteekin ikasgelak partekatuz.

Hainbat urtetan zehar, Udalarekin kudeaketa eta lan harremanak izan ondoren, 2017ko udaberrian Musikaia Musika Eskola “Eliz Atea, 10” kalean dagoen eraikin publikoan kokatuko dela onartu zen; helbide horretan kokatutako eraikinaren erabilera Gazteguneak eskaintzen duen aisialdi-zerbitzuarekin bateragarri eginez. 2018ko udan dekretuak ezarritako jarraibideetara egokitzeko aurreikusitako obrak martxan hasi ziren (hiru zatitan banatuta 2018-2019-2020ko udak), eta, azkenik, eskolak 2018-2019 ikasturtea eraikin berrian hasi zuen.

Gaur egun, 411 ikaslek eta hainbat instrumentutan eta musika-ezagutzetan espezializatutako 12 irakaslek osatzen dute Musika Eskola.

Helburua, edozein adinetako zaleei, musikaren prestakuntza praktikoa eskaintzea da, sustrai tradizionaletan oinarrituz, estilo modernoetara egokitua eta zuzendua. Bokazio eta gaitasun berezia erakusten dutenei lanbide-ikasketetarako orientazioa eta prestakuntza-funtzioa eskeintzen ditugu.

Ikastetxearen alderdi teknikoa, musikaren irakaskuntza, sormena eta garapena lantzeaz gain, gure helburua Lekeition musika-jarduerak eskeintzen eta mugitzen dituzten erakunde eta kolektibo guztien oinarria eta harrobia izatea da

LINK GEHIGARRIAK

KONTAKTUA