Xabi Gabiola Leniz naiz, tronpeta eta fliskorno jolea. Umea nintzenetik musikaz inguratuta egon izan naiz beti, honekiko interes nabarmena garatuz eta nire bizitza profesionala honen baitan bideratuz. Urte batzuez Salamancan zein Anberesen goi mailako eta master ikasketak burutu eta formazio profesionaletan esperientzia aberasgarriak eskuratu ostean, bueltan nabil berriro neure lurretatik.
Zenbait proiektu esku artean izateaz gain, irakaskuntzan aurkitu dut musikarekiko ditudan ezagutzak helarazteko bidea, zeinak anitz betetzen nauen. Momentu honetan Bilboko J. C. Arriaga kontserbatorioan zein Lekeitioko Musikaia musika eskolan ari naiz lanean, ikasleei musikarekiko grina eta zaletasuna trasmititzeko asmoarekin beti ere. Plazerra da niretzat neure ibilbidea hasi zen herrian, Lekeition, besteei ere bidea egiten laguntzea.





