Aitor naiz eta txikitatik musika oso presente egon da beti nire bizitzan nire aita saxofoi jotzailea baita. 8 urterekin Ermuan hasi nintzen gitarra ikasten eta 16rekin talde batean jotzen nuen jada. Geroago, estilo ezberdinetako taldeetan jotzen hasi nintzen (Governors, Su ta gar etab…) eta erromeria taldeetan irakaskuntzarekin uztartuz. 300 baino gehiago kontzertu eta estudioko disko ondoren, musikaren zale amorratua izaten jarraitzen dut eta irakaskuntzaren bidez musikarekiko maitasuna eta bere baloreak ikasleei transmititzea gustoko dut.

Maite Ruiz de Erentxun
Nire izena Maite Ruiz de Erentxun da eta musika mintzaiako irakaslea naiz. Nire ikasleak bezala, txikitatik hasi nintzen musika ikasten, eta Gernika, Bilbo eta Bartzelonan




