Oihana naiz, Mutrikun jaio eta 7 urterekin hasi nintzen akordeoiko ikasketak egiten Ondarroako Pedro Maritar Unanue Kontserbatorioan. Akordeoia asko gustatzen zitzaidanez, aurrerago trikitixa eta panderoko ikasketak egitera animatu nintzen. Musikaren mundua oso gustoko nuenez, eta irakaskuntzara bideratu nahi nituenez nire ikasketak, Magisteritza Musikala ikasi nuen Bilboko EHU-n. Koruko kide izan naiz 10 urte nituenetik eta nire ikasketak hainbat profesionalen eskutatik jasotako ikasketak eginik bete ditut koru-zuzendaritzan. Musikaz gozatu eta gozaraztea maite dut.

Maite Ruiz de Erentxun
Nire izena Maite Ruiz de Erentxun da eta musika mintzaiako irakaslea naiz. Nire ikasleak bezala, txikitatik hasi nintzen musika ikasten, eta Gernika, Bilbo eta Bartzelonan




