Sara Pérez

Sara naiz eta 7 urterekin hasi nintzen Gernikako musika eskolan zeharkako txirula ikasten. Txirula jotzea asko gustatzen zitzaidanez, zeharkako txirulako goi mailako ikasketak egitea aukeratu nuen Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan. Ondoren, irakaskuntzaren munduan sartu naiz eta asko gozatzen dut musikarekiko dudan grina nire ikasleei transmititzen. Horretaz gain, nire zeharkako txirula klaseetan garrantzi berezia ematen diot estilo desberdinak aztertzeari, ikasle bakoitzak bere lekua aurki dezan musikaren munduan eta horrela aukeraz betetako mundu bat ireki dakion.

Musika tresnen familia
  • Haize egurrezkoak
Musika Tresnak
  • Zeharkako Txirula
Asteko egunak
  • Asteartea
  • Asteazkena
  • Astelehena
  • Osteguna

Beste irakasleak

Aritz Labrador

Bost urte nituenean euskal dantzak egiten hasi nintzen eta zazpi urterekin txistua jotzen. Musikarako grina hori gero eta handiagoa egin zen eta goi-mailako ikasketak egitera

Oihana Etxabe

Oihana naiz, Mutrikun jaio eta 7 urterekin hasi nintzen akordeoiko ikasketak egiten Ondarroako Pedro Maritar Unanue Kontserbatorioan. Akordeoia asko gustatzen zitzaidanez, aurrerago trikitixa eta panderoko

Aitor Losada

Aitor naiz eta txikitatik musika oso presente egon da beti nire bizitzan nire aita saxofoi jotzailea baita. 8 urterekin Ermuan hasi nintzen gitarra ikasten eta

Alazne Quintanilla

Alazne naiz eta nire etxean betidanik egon den musikarenganako zaletasuna dela, 4 urte nituela Errenteria Musikal kontserbatorioan musika ikasketekin hasi nintzen, 6 urterekin biolina aukeratuaz.

Iker Azurmendi

Iker naiz eta 6 urte nituela pianoa ikasten hasi nintzen. 16 urterekin musikara dedikatzea eta goi mailako ikasketak egitea erabaki nuen. Ordutik, bai irakaskuntza bai