Naiara Plaza naiz, berriatuarra, eta txikitatik izan dut musikarako zaletasuna. Pianoarekin hasi nintzen, baina 11 urterekin trikitixa probatu nuenetik, “infernuko hauspoa” nire bizilagun bilakatu zen. Gazte gaztetik urte askotan ibili izan naiz jairik jai trikitixarekin inguruak alaitzen. 2004an hasi nintzen irakasten, eta azken urteetan afizioa ofizio bihurtuz eta testigua gazteagoei pasatuz, horretan zentratu naiz. Inguruko herri ezberdinetan nabil lanean, ume, gazte eta helduei afizio hori transmititu nahian. Niri soinu txikiak eman didan beste, haiek ere hori senti dezaten.

Unai Olabarri
Unai naiz eta txikitatik musikarako grina izan dut. Igorren hasi nintzen bateria ikasten 7 urterekin eta musika estilo eta talde desberdinetan aritu ondoren, nire goi




