Nire izena Josu da eta betidanik izan dut musikarako zaletasuna. 7 urterekin hasi nintzen saxofoia ikasten Debako musika eskolan eta beranduago oboea ikastea erabaki nuen baita. Urte askotan hainbat taldetan jo ondoren, musika modernoak eta inprobisazioak asko erakartzen nindutela konturatu nintzen eta saxofoiko goi mailako ikasketak egitea erabaki nuen, jazz musikan espezializatuz. Gaur egun musikarekin asko gozatzen jarraitzen dut eta zuek ere mundu hontan murgiltzera eta musikaz gozatzera animatzen zaituztet.

Unai Olabarri
Unai naiz eta txikitatik musikarako grina izan dut. Igorren hasi nintzen bateria ikasten 7 urterekin eta musika estilo eta talde desberdinetan aritu ondoren, nire goi




