Alazne naiz eta nire etxean betidanik egon den musikarenganako zaletasuna dela, 4 urte nituela Errenteria Musikal kontserbatorioan musika ikasketekin hasi nintzen, 6 urterekin biolina aukeratuaz. Hain nuen gustoko, nire ikasketekin aurrera jarraitzeko erabakia hartu nuela, biolin espezialitatean goi-mailako musika ikasketak burutuz Musikenen. Musika Ikerketan eta Musikaren Pedagogian master ere banaiz. Egun, Musikaiako irakaslea izateaz gain, hainbat orkestra eta kamara taldetan dihardut.

Xabi Gabiola
Xabi Gabiola Leniz naiz, tronpeta eta fliskorno jolea. Umea nintzenetik musikaz inguratuta egon izan naiz beti, honekiko interes nabarmena garatuz eta nire bizitza profesionala honen




