LEA-ARTIBAIKO GAZTE ABESBATZEN I. TOPAKETA

Musika Eskolako Kantakai Koralak asteburuan Markina-Xemeinen ospatuko den MASTERKLASS-ean parte hartuko du. Aitor Garitanon eskutik jasoko dute ikastaro hau eta masterklass-ari amaiera on bat emateko, domekan kontzertua eskainiko dute. Jakintza berriak, harreman berriak eta elkarrekin musikaz gozatzeko aukeraz gozatu ahal izango dute.

KONTZERTUA:
🗓 Apirilak 28, domekan
🕐 Arratsaldeko 17.30etan
📍 Uhagon Kulturgunean, Markina-Xemeinen

Eskerrak eman Xemein gazte abesbatzari, ziur asteburu zoragarria izango dela!!