2022-07-04
Ikasturte honi ere agurra emateko ordua iritsi da. Proiektu ugari berriro ere plazaratzeko aukera eman digun kurtsoa izan da, ilusioa itzuli diguna eta berriro ere musikak zenbat betetzen gaituen ohartarazi gaituena. Mila esker gure ikasle, irakasle, guraso eta kide guztiei!
Orain udaz gozatu eta deskantzera!!
Oharra:
2022-23 Ikasturteko Talde eta Tresnen inguruko informazioa bidali dugu gure ikasle/gurasoen posta elektronikoetara. Bertan talde ordutegiak, taldeari/tresnari atxikitako irakaslea eta gela, egutegia … zehaztuta datoz. Informazio honen inguruko kontsulta edo zalantzarik argitu nahi baduzue, uztailak 4tik 8 bitarte bulego zerbitzua martxan egongo da telefono eta email bitartez, 10:00tatik 13:00tara. Epe honen barruan ez da baja eskaerarik onartuko.
Uztailak 8an udako oporrak hartuko ditugu eta irailaren 2an bulego zerbitzua berriro martxan egongo da.
Uda ona opa dizuegu,


