AGATE DEUNA

Beste urte batez Otsailaren 4ean, eguaztenean, 19.00tatik aurrera Kilin Kala Abesbatzeko kideak izango dituzue Agate Deuna kalerik kale abesten POTO BERTSO ESKOLAko bertsolariekin batera

Ei! Bilbao

Fair Saturday fundazioak antolatuta “Ei Bilbao” ikuskizuna ospatuko da, azaroak 28an Bilbao Arenan. JANUS LESTER, SÜNE, SOROTAN BELE… moduko artista handiak, orkestra eta koruekin fusionatuta abestuko dute. Eta koruen artean, Musikaiako KORAL GAZTE taldeak parte hartuko du!! Pozez eta ilusioz prestatu dituzte abestuko dituzten kantak!🙌

SANTA ZEZILI: MUSIKARIEN EGUNA

Musikaia Musika Eskolako Txistulariak, Itxaropena Txistu Taldearen partaidetzarekin batera, kalera irtengo dira azaroak 22an izango den Santa Zezilia, Musikarien Eguna, ospatzera. Azaroak 17 astelehena 🕖19.00 KALEJIRA 🕢19.30 ESKOLAPEAN EMANALDIA

KONTZERTU PEDAGOGIKOA

Musika Eskolan Musika Tailerra 2. mailan dauden ikasleek tresna aukeratzera doaz eta beraz, urtero egiten dugun bezala, kontzertu pedagogikoa eskainiko diegu. 🎹🥁🎺🪗🎸🎻🪈 🗓 Maiatzak 30 🕧 17.00 📍 Musika Eskolan, 1.7 gelan Musika tresnak entzuteko eta frogatzeko aukera izango dute Musika Eskolan ikasten dauden beste ikasleen bitartez!!

XI. MUSIKAIA EGUNA

XI. MUSIKAIA EGUNA Aurtengo “MUSIKAIA EGUNA” ospatzeko ere gonbidatu bereziak izango ditugu!!!!🥳🥳🥳 Gainera, gure kalejira eta emanaldiaren ostean, @josebairazoki -ren kontzertua entzuteko aukera izango duzue. Eskerrik asko gurekin berriz ere egotearren: – Aratuste Alai Estudiantina – Aittitta Makurra Txaranga – Itxaropena Txistu taldea 🎷🪗🎸🎹🎺🎻🥁🪘 Animatuuu eta zatozte gurekin ospatzera!!!🤩🤩🤩

ABAO TXIKI

ABAO Bilbao Opera-ren 2024-2025 denboraldiaren barruan, 5 urtetik gorakoentzat ABAO TXIKI: 👔EL TRAJE NUEVO DEL EMPERADOR Musikaia Musika Eskolako ikasle zaretenok bertaratu nahi baduzue prezio bereziak eskeiniko dizkizuete, bai ikasle zein gurasoentzat ere. 👉🏽 Ikuskizun bakoitzerako sarrerak eskuratu nahi badituzue, deitu 617 731 140 edo idatzi mezu elektronikoa musikaeskola@musikaia.eus helbidera eta jarraibideak azalduko dizkizuegu.

AGATE DEUNA BEZPERA

Otsailak 4, martitzenean, 19.00tatik aurrera Kilin Kala Abesbatzeko kideak izango dituzue Santa Ageda kalerik kale abesten🎵🎤 eta aurreko urtean bezala, POTO BERTSO ESKOLAtik bertsolariak arituko dira haiekien batera. Ez galdu eta abestera etorri!

ABAO TXIKI

ABAO Bilbao Opera-ren 2024-2025 denboraldiaren barruan, 5 urtetik gorakoentzat ABAO TXIKI: ⚔️D’ARTAGNAN Y LOS JÓVENES MOSQUETEROS Musikaia Musika Eskolako ikasle zaretenok bertaratu nahi baduzue prezio bereziak eskeiniko dizkizuete, bai ikasle zein gurasoentzat ere. 👉🏽 Ikuskizun bakoitzerako sarrerak eskuratu nahi badituzue, deitu 617 731 140 edo idatzi mezu elektronikoa musikaeskola@musikaia.eus helbidera eta jarraibideak azalduko dizkizuegu

MUSIKARIEN EGUNA: FANFARREA

Musikaia Musika Eskolako FANFARREA, aurten lehen aldiz kalera irtengo dira azaroak 22an izango den Santa Zezilia, Musikarien Eguna, ospatzera. 🗓Azaroak 19, martitzena 🕖19.30tatik aurrera

MUSIKARIEN EGUNA: TXISTULARIAK

Musikaia Musika Eskolako Txistulariak, Itxaropena Txistu Taldearen partaidetzarekin batera, kalera irtengo dira azaroak 22an izango den Santa Zezilia, Musikarien Eguna, ospatzera. 🗓Azaroak 18 astelehena 🕖19.00tatik aurrera

EUSKADIKO ORKESTRA: MUSIKA GELA

MUSIKA GELA proiektua: 3 eta 14 urteko haur eta gaztetxoentzat adin tarte ezberdinetara zuzendutako emanaldi espezifikoak eskainiko dira Euskadiko Orkestraren eskutik. Familian musikaz gozatzeko aukera bikaina!

BUENAVENTURA ZAPIRAIN

Azaroak 2an, Musika Eskolako Areto Nagusian Buenaventura Zapirain lekeitiarraren inguruko hitzaldia, Aritz Labrador gure txistuko irakaslea Itziar Larrinaga eta Peio Leiñenarekin batera. Kilin Kala Abesbatzaren partaidetzarekin. 🗓 Azaroak 2, zapatua 🕡 18.30tan 📍 Musika Eskolan

MUSIKAIAREN DOINUA

MUSIKAIAREN DOINUA Azkenik, X. urtea aitzakitzat hartuta, ikasturtean zehar Musikaia Musika Eskolari doinu bat atera diogu. Aste musikaleko 4. egunean estreinatu genuen eta orain plataforma ezberdinetan entzuteko aukera izango duzue: YouTube – https://youtu.be/7sIpqobFJJI INSTAGRAM – https://www.instagram.com/p/C8onM2yoSra/ FACEBOOK – https://fb.watch/sWmgMYiSgi/ “Hotsak soinu, soinuak doinu, 10 urtez, Musikaia” — Doinua eta muntaia: Aitor Losada Moldaketa: Josu Salegi […]

XI. ASTE MUSIKALA

XI. ASTE MUSIKALA dator, aurten antzerki musikatu batekin, kontzertu eta partaidetza ezberdinekin! Egun bakoitzean, estilo eta talde ezberdinen kontzertuak: 17 ASTELEHENA ➡ 1. eta 2. mailakoen emanaldia 👧🏻🎼🧒🏽🎻👱🏼🪗🧑🏾 🎷18.00tan Musika Eskolan (gonbidapenekin) 18 MARTITZENA ➡ Musika talde ezberdinak 🎷🪗🎸🎹19.00tan Ikusgarri Zinema Aretoan 19 EGUAZTENA ➡ Musika talde ezberdinak 🎺🎻19.00tan Ikusgarri Zinema Aretoan 20 EGUENA ➡ […]

ABAO TXIKI Bilbao Opera – HIRIRA

ABAO Bilbao Opera-ren eskutik, 5 urtetik gorakoentzat ABAO TXIKI programaren barruan, DENBORALDIKO AZKENA eta EUSKARAZ: 🌇 HIRIRA (P. Hindemith) ikuskizuna eskeiniko da MAIATZAK 11, 12 eta 13 (zapatua, domeka eta astelehena) Arriaga Antzokian (Bilbo). Musikaia Musika Eskolako ikasle zaretenok bertaratu nahi baduzue, prezio bereziak eskeiniko dizkizuete, bai ikasle zein gurasoentzat ere. 👉🏽Interesa baduzue, deitu 617 […]

LAGUNARTEKO ABESBATZEN EMANALDIA

Iaz Markina-Xemeingo “Xemein Abesbatzak” ( @xemeinabesbatza ) eta Lekeitioko “Kilin Kala Abesbatzak” elkartrukea egin zuten eta lekeitiarrak Markinara joan ziren abestera. Aurten ere, elkartrukearekin jarraituz, Xemein Abesbatza Lekeitiora hurbilduko da eta Kilin Kala Abesbatzarekin batera kontzertua eskainiko dute. 🗓 Apirilak 28, domeka🕐 Eguerdiko 13.00tan📍 Andra Mariaren Zeruratzea Basilika (Lekeitio)🎫 Sarrera doakoa Errepertorio anitza entzuteko aukera […]

X. MUSIKAIA EGUNA

Hurrengo asteko barikuan (apirilak 26) gure Musika Eskolak 10 urte betetzen ditu!!! Eta X. urteurrena ospatzeko, urteroko “MUSIKAIA EGUNA”, aurten gure gonbidatuei esker, berezia izango da!!!!🥳🥳🥳 Gure ikasleek gonbidatuekin jo eta abestuko dute. Hauek izango dira parte hartuko duten Lekittoko musika eta kultur talde ezberdinak:– Aratuste Alai Estudiantina– Aittitta Makurra Txaranga– Itxaropena Txistu taldea– Erraldoi […]

Aristides Cavaillé-Coll Organoaren Zaharberritze aurkezpena

Lekeitioko Aristides Cavaillé-Coll Organoaren Zaharberritze aurkezpen ekitaldia: 🗓 Apirilak 13, zapatuan🕗 20:00etan⛪ Lekeitioko Andra Maria Zeruratzearen basilika Estatuko lehen organo mota hau, 1853an egindakoa da eta zaharberritze aurkezpen honetan, herriko kultur talde ezberdinek parte hartuko dute. Haien artean Lekeitioko Musika Eskolako Kilin Kala Abesbatzak kantatuko du.

EMAKUMEAK ETA MUSIKA

Bariku honetan prestatu dugun 7. ekintzara gonbidatzen zaituztegu: EMAKUMEAK ETA MUSIKA. Gure gonbidatuen artean, Musikaia Musika Eskolako irakasle bi izango ditugu, Maddi Txurruka tronpetista eta Irati Bilbao jazz abeslaria, hauetaz gain, orkestretako zuzendaria Ane Legarreta eta Nerea Quincoces perkusionista ere bertan izango dira. Sarrera librea izango da, etorri nahi duen edozein herritar ongi etorria izango […]

Zarauzko I. Piano Topaketa

Aste honetako zapatuan, otsailak 24an, Zarautzen I. Piano topaketa ospatuko da. Topaketa hau, hiru maila eta modalitatetan sailkatuko da eta musika eskoletako pianoko ikasleak gerturatuko dira bertara parte hartzera. Lekeitioko musika eskolatik, hiru ikasle parte hartzera animatu dira. 🎹 Pianoaz gozatzen topaketa📍 Modelo Aretoan (Zarautz)🕘 16.00-19.30🎟 Sarrera, doan gonbidapenarekin