IX. GABON KONTZERTUA

2022-12-14 Azken bi urteetan presentzialki ospatu ezin izan dugun Gabon Kontzertua, aurten berriro betiko formatuan ospatzera goaz! Partaide eta publiko kopuru handia espero denez, estreinakoz bi emanaldi eskeiniko ditugu: Abenduak 22, eguena Parrokian 17:30tan Txikien Emanaldia 19:30tan Helduen Emanaldia Musika Eskolako talde ezberdinen eskutik, estilo anitzeko abesti eta obrez gozatzeko aukera!
MUSIKA SEHASKATIK

0-3 urte bitarteko haurrei zuzenduta: MUSIKA SEHASKATIK Tailerra Edurne Uruturtxuren eskutik (@musikasehaskatik ), haur txikiekin musikaz zuzenean gozatu eta esperimentatzeko aukera. Tailer honetan parte hartu nahi baduzu, astelehenetik aurrera (abenduak 12) Musika Eskolara deitu dezakezu: 617.731.140 *OHARRA: abenduak 23tik urtarrilak 8ra arte, egun biak barne, oporretan egongo gara eta telefono zerbitzurik ez da egongo tarte […]
SANTA ZEZILI EGUNA – ARGI IBILI elkarrizketa

ZORIONAK MUSIKARI!!!! 🎶 Hemen duzue gaur Santa Zezili Egunean ARGI IBILI irratsaioan Aritzi eta Ixoneri egindako elkarrizketa 🎧🎙️ 🎶 Ixone Musikaiako Kilin Kala abesbatzaren kide da eta Aritz Musikaiako txistuko irakaslea izateaz gain, Zonotzako bandako zuzendaria ere bada.
SANTA ZEZILI EGUNA

Musikariontzat berezia den Santa Zezili eguna ospatzeko: ➡️ Azaroak 22 martitzen goizean ARGI IBILI irratsaioan Musikaiako irakasle eta ikasle bat elkarrizketatuko dituzte📻 ➡️ Azaroak 23 eguaztenean arratsaldeko 19.00etan, Musikaiako TXISTULARI TALDEA kalez kale arituko da!🎼🥁🥳🎵🎶
MUSIKA IKASTAROAK

Gaur, profesionalen eskutik urtean zehar egingo diren MUSIKA IKASTAROAK aurkezten dizkizuegu. Elkartrukeak, tailerrak, txangoak…🎸👶🏽🎤🎭 📆Adi gure sare sozialei, pixkanaka bakoitzaren datak aurkezten joango gara eta… ANIMATU!🎼🤗🙌🏾
4 urtetik gorakoentzat OPERA TXIKI

2022-10-10 ABAO Bilbao Opera-ren eskutik, 4 urtetik gorako ikasleentzat eskeintzen duten ABAO TXIKI programaren barruan ekitaldi ezberdinak eskeiniko dituzte ikasturte honetan zehar. Saioak astebukaeretan izan ohi dira, eta Musikaia Musika Eskolako ikasle zaretenok bertaratu nahi baduzue, prezio bereziak eskeiniko dizkizuete, bai ikasle zein gurasoentzat ere. 👉🏽Interesa baduzue, deitu musika eskolara eta informazioa eta jarraibideak azalduko […]
IKASGELA ZERBITZUA

2022-09-23 Urriak 3-tik aurrera, ikasturtero moduan IKASGELA ZERBITZUA eskeiniko dugu. Aurten, 3 gela izango dira eskeiniko ditugunak. Zure erreserba egin nahi baduzu irakasle espezialistarekin hitz egin edo zuzendaritzara jo.
MUSIKALDIA 2022 – PASAIA

Hona hemen Pasaiako 2022ko Musikaldiko laburpena gure Facebook eta Instagramean: https://fb.watch/fFgKy9W35n/ https://www.instagram.com/tv/CiuRgWkoqzw/?utm_source=ig_web_copy_link Aukera bikaina izan zen Musikaldian Euskal Herriko musikari eta musika eskola ezberdinekin jo eta gozatu ahal izatea! 🥳🎤🎻 Musikaiako ikasle zein irakasleok oso ondo pasatu genuen!🤩😍
Musika Tresnetako ordutegiak: irailak 8

2022-09-08 Gaur musika tresnetako ordutegiak antolatzeko batzarrak izango dira Musika Eskolan. 2 konbokatoria prestatu ditugu. Adi ordutegi ezberdinetara.
Ongi etorri 22-23 Ikasturtea

2022-09-01 2022-23 ikasturtea ere iritsi zaigu. Datorren astean bulego zerbitzua eskeiniko dugu eta horretaz gain musika tresnetako ordutegiak jartzeko batzarra izango dugu hilaren 8an. Ikasturtea, irailak 12an hasiko dugu martxan. Ondo pasa San Antolin jaiak!
Miguel Arrieta

2022-08-31 Atzoko egunez Miguel Arrieta hil da, Lekittoko Musika Banda, Txistu Talde eta Estudiantinako zuzendari izateaz gain, herriko haurrei musika irakasten aritu zena bere emaztearekin batera hainbat urtetan. Mila esker emandako guztiagatik.
Erreklamazio epea eta Oporrak

2022-07-04 Ikasturte honi ere agurra emateko ordua iritsi da. Proiektu ugari berriro ere plazaratzeko aukera eman digun kurtsoa izan da, ilusioa itzuli diguna eta berriro ere musikak zenbat betetzen gaituen ohartarazi gaituena. Mila esker gure ikasle, irakasle, guraso eta kide guztiei! Orain udaz gozatu eta deskantzera!! Oharra: 2022-23 Ikasturteko Talde eta Tresnen inguruko informazioa […]
MATRIKULAZIO ASTEA

ADI Badator MATRIKULAZIO ASTEA Ekainak 23tik 27ra egunero… ONLINE bidez gure webetik www.musikaia.eus (TRAMITEAKMATRIKULAK) PRESENTZIALKI Musikaia Musika Eskolako zuzendaritzan ordutegi eta egun hauetan aukituko gaituzue: Arratsaldez, EKAINAK 23 eta 24 17.00etatik 20.00retara Goizez, EKAINAK 27an 11.00etatik 13.00etara Zatoz musika ikastera! 5urtetik gora eskaintza ezberdinak aurkituko dituzu, ANIMATU!
IX. ASTE MUSIKALA

IX. ASTE MUSIKALA dator!!! Egun bakoitzean, estilo eta talde ezberdinen kontzertuak: 16 eguena Koruak eta Musika Tailerrak *Udaletxeko eskilaretan* 17 barikua Trikiak, klarineteak, metalak, pianoak, biolinak… *Ikusgarri Zinema Aretoan* 20 astelehena 1. eta 2. mailakoen emanaldia *Musika Eskolan* 21 martitzena Rock kontzertua *Ikusgarri Zinema Aretoan* 22 eguaztena Kamara, jazz, folk, saxoak eta z. zxirulak *Ikusgarri […]
MUSIKALDIA 2022

Gaurkoan, berri batekin gatoz: Zapatuan Pasaian ospatuko den Musikaldira goaz Musikaia Musika Eskolatik lehenengo aldiz! Pasaiako Musikaldian gure txistulariek eta Koral Gaztek parte hartuko dute, baita biolin eta zehar txirula batzuek bertan sortuko den orkestran eta bandan! Guztira 48 ikasle+irakasle batuko gara zapatuan Lekittotik Pasaiara joateko. Oso ondo pasatuko dugulakoan gaude! Datorren astean adi gure […]
ATE IREKIAK

🎼 Herriko Musika Eskola ezagutu nahi duzu? Zatoz, MAIATZAK 28 ZAPATU GOIZEAN eskeiniko ditugun ATE IREKIETARA. 11:00etan euskaraz eta 12:15etan gazteleraz 📊 Musika Eskolen legedia, organigrama eta antolakuntza 🖇 Musikaiaren eskaintza 🏨 Eraikinaren bisita gidatua 🤝 Aholku pertsonalizatuak 📲 Informazio gehiagorako: 617 731 140/ musikaeskola@musikaia.eus ANIMATU ZAITEZ!!!
16. PIANO JAIALDIA ANDOAINEN

2021-02-25 Datorren asteburu honetan Andoaingo 16. Piano Jaialdia ospatuko da. Bertan Euskal Herriko Musika Eskola ezberdinetako hainbat pianoko ikaslek parte hartuko dute. Lekeitiotik, LIZBHET SARANGO izango dugu partaide. Zorte on eta gozatu!!!