AZKEN PLAZA LIBREAK

AZKEN PLAZA LIBREAK! ❗️MUSIKAREN HASTAPENAK lantzen dituzten ikasgaietan azken plaza libreak eskainiko dira: ℹ️ Informazio gehiago edo matrikula egiteko:📞 617.731.140📩 musikaeskola@musikaia.eus

IRUDI BERRIA

10. urteurrena pasata, Musika Eskolak etapa berri bati hasiera emango dio. Proiektu eta egituraketa berrietarako prest, gure irudi korporatiboa berriztatu eta eguneratu dugu, bere nortasuna eta iraganaren oroimena mantenduz🩵

MUSIKAIAREN DOINUA

MUSIKAIAREN DOINUA Azkenik, X. urtea aitzakitzat hartuta, ikasturtean zehar Musikaia Musika Eskolari doinu bat atera diogu. Aste musikaleko 4. egunean estreinatu genuen eta orain plataforma ezberdinetan entzuteko aukera izango duzue: YouTube – https://youtu.be/7sIpqobFJJI INSTAGRAM – https://www.instagram.com/p/C8onM2yoSra/ FACEBOOK – https://fb.watch/sWmgMYiSgi/ “Hotsak soinu, soinuak doinu, 10 urtez, Musikaia” — Doinua eta muntaia: Aitor Losada Moldaketa: Josu Salegi […]

MATRIKULAZIOA

HERRIKO MUSIKA ESKOLAk 2024/2025 ikasturterako MATRIKULAZIO EPEA zabalduko du: Ekainak 24tik 26ra: ONLINE gure webetik www.musikaia.eus (TRAMITEAKMATRIKULAK) PRESENTZIALKI Musikaia Musika Eskolako zuzendaritzan ordutegi eta egun hauetan aukituko gaituzue: Arratsaldez, EKAINAK 24,25 eta 26 16:30etatik 19:30retara Goizez, EKAINAK 26an 10:00etatik 14:00etara Hezkuntza Saileko 64/2024 lege-dekretuan oinarritutako eskaintza, 5 urtetik aurrera, metodologia berritzaile eta eguneratuekin! Ekaineko matrikula […]

XI. ASTE MUSIKALA

XI. ASTE MUSIKALA dator, aurten antzerki musikatu batekin, kontzertu eta partaidetza ezberdinekin! Egun bakoitzean, estilo eta talde ezberdinen kontzertuak: 17 ASTELEHENA ➡ 1. eta 2. mailakoen emanaldia 👧🏻🎼🧒🏽🎻👱🏼🪗🧑🏾 🎷18.00tan Musika Eskolan (gonbidapenekin) 18 MARTITZENA ➡ Musika talde ezberdinak 🎷🪗🎸🎹19.00tan Ikusgarri Zinema Aretoan 19 EGUAZTENA ➡ Musika talde ezberdinak 🎺🎻19.00tan Ikusgarri Zinema Aretoan 20 EGUENA ➡ […]

ROCK KONTZERTUA

MAIATZAK 31n, barikuan, arratsaldeko 19.30etan, Lekeitioko “LIMONEROAN”, urteroko ekintza bihurtu den elkartrukea izango dugu: Elgoibarko Inazio Bereziartua Musika Eskolako eta Lekeitioko Musikaia Musika eskolako rock konboak herriarentzat ROCK kontzertu bat eskaintzeko batuko dira berriz! 🎙🎸🥁🎛 Gure rockeroek arratsaldea alaituko dute!🎶🎵

ABAO TXIKI Bilbao Opera – HIRIRA

ABAO Bilbao Opera-ren eskutik, 5 urtetik gorakoentzat ABAO TXIKI programaren barruan, DENBORALDIKO AZKENA eta EUSKARAZ: 🌇 HIRIRA (P. Hindemith) ikuskizuna eskeiniko da MAIATZAK 11, 12 eta 13 (zapatua, domeka eta astelehena) Arriaga Antzokian (Bilbo). Musikaia Musika Eskolako ikasle zaretenok bertaratu nahi baduzue, prezio bereziak eskeiniko dizkizuete, bai ikasle zein gurasoentzat ere. 👉🏽Interesa baduzue, deitu 617 […]

TXISTU KONTZERTUA

TXISTU kontzertua: ♦️MAIATZAK 8, eguaztena, arratsaldeko 19.00tan Musika Eskolako 0.1 areto nagusian. Animatu eta ikustera etorri!!! 🤗📸🎵🎶 Ver traducción

LEA-ARTIBAIKO GAZTE ABESBATZEN I. TOPAKETA

Musika Eskolako Kantakai Koralak asteburuan Markina-Xemeinen ospatuko den MASTERKLASS-ean parte hartuko du. Aitor Garitanon eskutik jasoko dute ikastaro hau eta masterklass-ari amaiera on bat emateko, domekan kontzertua eskainiko dute. Jakintza berriak, harreman berriak eta elkarrekin musikaz gozatzeko aukeraz gozatu ahal izango dute. KONTZERTUA:🗓 Apirilak 28, domekan🕐 Arratsaldeko 17.30etan📍 Uhagon Kulturgunean, Markina-Xemeinen Eskerrak eman Xemein gazte […]

X. MUSIKAIA EGUNA

Hurrengo asteko barikuan (apirilak 26) gure Musika Eskolak 10 urte betetzen ditu!!! Eta X. urteurrena ospatzeko, urteroko “MUSIKAIA EGUNA”, aurten gure gonbidatuei esker, berezia izango da!!!!🥳🥳🥳 Gure ikasleek gonbidatuekin jo eta abestuko dute. Hauek izango dira parte hartuko duten Lekittoko musika eta kultur talde ezberdinak:– Aratuste Alai Estudiantina– Aittitta Makurra Txaranga– Itxaropena Txistu taldea– Erraldoi […]

BATERIA KONTZERTUA

BATERIAKO IKASLEEN kontzertua: ♦️APIRILAK 23, martitzena, arratsaldeko 19.00tan Musika Eskolako 0.1 areto nagusian. Etorri erritmoa jarraitzera!!! 🤗📸🎵🎶

GITARRA KONTZERTUA

Apirilean eskainiko dugun hurrengo kontzertua GITARRAKO IKASLEENA 🎸 izango da: ♦️APIRILAK 19, ostirala, arratsaldeko 19.00tan Musika Eskolako 0.1 areto nagusian. Etorri eta gozatu!!! 🤗📸🎵🎶

SAXOFOI ETA OBOE KONTZERTUA

Laster SAXOFOI eta OBOE kontzertua: ♦APIRILAK 15, astelehena, arratsaldeko 19.00tan Musika Eskolako 0.1 areto nagusian 🎷 Gyre ikasleak entzuten etorri!!! 🤗📸🎵🎶

Aristides Cavaillé-Coll Organoaren Zaharberritze aurkezpena

Lekeitioko Aristides Cavaillé-Coll Organoaren Zaharberritze aurkezpen ekitaldia: 🗓 Apirilak 13, zapatuan🕗 20:00etan⛪ Lekeitioko Andra Maria Zeruratzearen basilika Estatuko lehen organo mota hau, 1853an egindakoa da eta zaharberritze aurkezpen honetan, herriko kultur talde ezberdinek parte hartuko dute. Haien artean Lekeitioko Musika Eskolako Kilin Kala Abesbatzak kantatuko du.

GAZTE ABESBATZEN KONTZERTUA

Igandean, martxoak 17, Bilbotik datorren AKELARRE ABESBATZA eta Lekittoko Musika Eskolako KANTAKAI KORALA zuzenean entzuteko aukera izango ditugu: 🕕 18:00tan📍Andra Mariaren Zeruratzea Basilikan🎟 Sarrera doan

ZEHAR TXIRULA KONTZERTUA

Martxoko lehen hileroko kontzertua: 🎹🎷🎺🎸🎻 🪈ZEHAR TXIRULAKO ikasleak! ♦️MARTXOAK 15, barikua, arratsaldeko 19.00tan Musika Eskolako 0.1 areto nagusian. Animatu! 🤗📸🎵🎶

EMAKUMEAK ETA MUSIKA

Bariku honetan prestatu dugun 7. ekintzara gonbidatzen zaituztegu: EMAKUMEAK ETA MUSIKA. Gure gonbidatuen artean, Musikaia Musika Eskolako irakasle bi izango ditugu, Maddi Txurruka tronpetista eta Irati Bilbao jazz abeslaria, hauetaz gain, orkestretako zuzendaria Ane Legarreta eta Nerea Quincoces perkusionista ere bertan izango dira. Sarrera librea izango da, etorri nahi duen edozein herritar ongi etorria izango […]

Zarauzko I. Piano Topaketa

Aste honetako zapatuan, otsailak 24an, Zarautzen I. Piano topaketa ospatuko da. Topaketa hau, hiru maila eta modalitatetan sailkatuko da eta musika eskoletako pianoko ikasleak gerturatuko dira bertara parte hartzera. Lekeitioko musika eskolatik, hiru ikasle parte hartzera animatu dira. 🎹 Pianoaz gozatzen topaketa📍 Modelo Aretoan (Zarautz)🕘 16.00-19.30🎟 Sarrera, doan gonbidapenarekin

ABAO TXIKI – ANDERSEN, EL PATITO FEO

ABAO Bilbao Opera-ren eskutik, 5 urtetik gorakoentzat ABAO TXIKI programaren barruan: 🦆🦢 ANDERSEN, EL PATITO FEO ikuskizuna eskeiniko da MARTXOAK 2, 3 eta 4 (zapatua, domeka eta astelehena) Arriaga Antzokian (Bilbo). Musikaia Musika Eskolako ikasle zaretenok bertaratu nahi baduzue, prezio bereziak eskeiniko dizkizuete, bai ikasle zein gurasoentzat ere. 👉🏽Interesa baduzue, deitu 617 731 140 telefonora […]

TRIKITIXA-AKORDEOIKO IKASLEEN KONTZERTUA

Bigarren kontzertua TRIKITIXAKO eta AKORDEOIKO IKASLEENA izango da: ♦️OTSAILAK 9, ostirala, arratsaldeko 18.30tan Musika Eskolako 0.1 areto nagusian. Etorri eta gozatu!!! 🤗📸🎵🎶