BADATOR MATRIKULAZIOA!

2021-06-14

Baja epea amaituta, MATRIKULAZIO EPEA zabaltzera goaz aurki!

Norentzat?

  • Iada ikasle izanik, ikasgai berriren bat gehitu nahi duenarentzat.
  • Ikasle ez izanik, Musika Eskolan matrikulatu eta musika ikasketak egin nahi dituen ororentzat.
  • Gure eskaintza 5 urtetatik aurrerako edonorentzat luzatuta dago.

Noiz eta Nola?

  • Ekainak 22tik 25 bitarte:
    • Online; tramiteak atalean “matrikulak” azpiatala klikatuz.
    • Presentzialki: 17:00-20:00 ekainak 22-23 eta 24an, eta 25ean 10:00-14:00