2021-05-24

BAJA EPEA zabaltzera goaz ekainaren 7tik 13ra.

Nori zuzenduta dago epe hau?

Ikasturte honetan ikasle izanik, hurrengo ikasturtera begira (2021-22) ikasgai bat, batzuetatik edo guztietatik baja eman nahi dutenentzat.

Nola burutu dezaket baja?

Bi modu eskeintzen ditugu:

  1. Gure web orrialdetik www.musikaia.eus (“tramiteak” – “bajak” atalean)
  2. Musika eskolara presentzialki etorrita ekainaren 7tik 11ra 14:00-20:00 bitarte.

Zer gertatzen da epez kanpo banator baja ematera?

Baja epean soilik eman daiteke baja eskolan. Epe horretatik kanpo datozenei baja eskubidea ukatuko zaie eta hurrengo ikasturterako matrikula berriztatuko zaie.