2021-02-09
Urtero ospatu ohi ditugu HILEROKO KONTZERTUAK Musika Eskolako Areto nagusian. Aurtengo egoera aztertu ostean, kontzertu sorta hau aurrera eramatea pentsatu dugu, baina soilik ahoa erabiltzen ez duten musika tresneko kideekin: Pianoa, Trikitixa, Gitarra eta Biolina. Modu honetara aretoan elkartu garen guztiok aho-maskara jantzita izango dugu uneoro.
Musika Eskolen araudiari jarraituz, 25 pertsonako aforoa errespetatuko dugu, beraz, neurri hauek jarraitu beharko dira:
– Kontzertura soilik GONBIDAPENEKIN sartu ahalko da. Partaide bakoitzak 2 gonbidapen izango ditu.
– Emanaldira sartzean eskuak gel-hidroalkoholikoz garbitu beharko dira.
– Emanaldira sartzeko Areto Nagusiko atetik, irtetzeko larrialdiko atetik. Irakasleak abisatuko du noiz sartu barrura. Gonbidapenik gabe EZINGO DA sartu.
– Uneoro aho-maskara jantzita izango dugu.
– Gelako leihoak irekita egongo dira eta erabiliko ditugun aulki eta material guztiak aurrez eta ondoren desinfektatuko ditugu.
Egoeraren aurrean, eta beti ere guztion seguratasuna ondo bermatzeko konpromezua hartuta, kontzertu/emanaldi hauek bertan behera geratu daitezke herrian legediak hala esaten badu.
Kartelean atxikituta duzue kontzertuen egutegia eta hemen emanaldi bakoitzaren kartelak:






