2020-12-08
Aurtengo ikasturterako programatuta geneukan VII. GABON KONTZERTUA, orainartekoekin aldetaratuz, guztiz ezberdina izango da. Hasiera batean, Abenduaren 22an Andra Mariren Zeruratzea Parrokian ospatuko genuela aurreikusten genuen, baina Covid19-ak emandako astinduaren ostean, ezinezkoa izango da kontzertua presentzialki burutzea.
Horregatik, Musikaia Musika Eskolako irakasleek, bideo ezberdinen bitartez gabonetako oporrei hasiera ematea pentsatu dute. Beraz, partaide ezberdinekin bideo txikiak plazaratuko ditugu gure plataformetan.
NOIZ?
Abenduaren 15-16-17-18-21 eta 22an
ZE ORDUTAN?
Egun bakoitzean bi emanaldi txiki plazaratuko ditu; goizeko 11:00tan eta arratsaldeko 15:00tan.
NON PLAZARATUKO DIRA?
Gure plataforma eta sare sozial ezberdinetan:
NORTZUK PARTE HARTUKO DUTE?
Musikaia Musika Eskola osatzen dute ikasle eta talde askorek parte hartuko dute:
Klarineteko ikasleak, Saxofoikoak, Metal tresnetako ikasleak, Gitarrako ikasleak, Kamara eta Kamara Txiki Taldeak, Folk Txiki Taldeak, Jazzkonbo Taldeak, Koral Txiki, Koral Gazte, Kantakai Korala, Musika Tailerra 1 eta 2. mailako ikasleak…
Ez galdu aukera eta lagundu gure bideo/emanalditxoak zuen lagun eta familikoen artean zabaltzen!!!
GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON!






