Hurrengo asteko barikuan (apirilak 26) gure Musika Eskolak 10 urte betetzen ditu!!! Eta X. urteurrena ospatzeko, urteroko “MUSIKAIA EGUNA”, aurten gure gonbidatuei esker, berezia izango da!!!!🥳🥳🥳
Gure ikasleek gonbidatuekin jo eta abestuko dute. Hauek izango dira parte hartuko duten Lekittoko musika eta kultur talde ezberdinak:
– Aratuste Alai Estudiantina
– Aittitta Makurra Txaranga
– Itxaropena Txistu taldea
– Erraldoi eta Buruhandien konpartsa ( @lekeitioko_erraldoiak )
Emanaldiez gain, @trakamatrakamusic ikuskizuna ere izango dugu plazan!!!
🎷🪗🎸🎹🎺🎻🥁🪘
Musikaiako kide, lagun edo interesa duen edonor ongietorriak izango zarete! Animatuuu eta zatozte gurekin ospatzera!!!🤩🤩🤩





