Bariku honetan prestatu dugun 7. ekintzara gonbidatzen zaituztegu: EMAKUMEAK ETA MUSIKA.

Gure gonbidatuen artean, Musikaia Musika Eskolako irakasle bi izango ditugu, Maddi Txurruka tronpetista eta Irati Bilbao jazz abeslaria, hauetaz gain, orkestretako zuzendaria Ane Legarreta eta Nerea Quincoces perkusionista ere bertan izango dira.

Sarrera librea izango da, etorri nahi duen edozein herritar ongi etorria izango da. Musika Eskolako Areto Nagusian aurkituko gaituzue eta bertaratzen zaretenokin mahai inguru bat sortuko dugu. Anima zaitezte eta zatozte musikari emakume hauek musikarekin duten harremanaz, egoeraz, kontzertuez… eta, oro har, feminismoaz eta musikaz hitz egitera!

Eskerrak eman aldez aurretik, dinamizatzaile lanetan arituko den Naroa Ogandori, ziur gaude mahai ingurua espazio seguru eta erosoa bihurtuko duela. Azkue Ikastolari eta Lekeitioko Iturriotz BHI-ri ere eskerrak eman gai hau ikasgelan lantzeagatik eta gure Musika Eskolako ikasleekin batera parte hartzeagatik.

Musika nonahi eta ordu oro entzuten dugu, eta ezinbestekoa iruditzen zaigu emakumearen lana eta rola azpimarratzea.

📍 Musikaia Musika Eskolako Areto Nagusian
🕘 Martxoak 1, 17.00etan
🎟 Sarrera librea

“Hotsak soinu, soinuak doinu.
10 urtez, Musikaia”