VIII. GABON KONTZERTUA

2021-12-13

Abenduaren 22 asteazkenean, VIII. GABON KONTZERTUA ospatuko dugu. Aurreko ikasturtean, covid-19-ak ekarritako egoera ez-ohikoaren aurrean, emanaldi hau ez zen presentzialki burutu, eta horren ordez, bideo ezberdinez osatutako “online” emanaldia eman genuen.

Aurtengo egoerak eta legediak presentzialki egitea baimentzen dutenez, Musikaiak kontzertua presentzialki egitea hausnartu du. Hala ere, jendetza pilaketa handiak saihesteko asmoz, neurri bereziak hartu ditu musika eskolak:

  • Bi emanaldi eskeiniko dira; bat 17:30etan eta bestea 19:30etan
  • Emanaldira soilik GONBIDAPENEKIN sartu ahalko da
  • Uneoro aho-maskara jantzita izan behar dute bai partaide baita ikus-entzuleek ere.
  • Publikoaren sarrera ATE NAGUSITIk burutuko da.