Naiara Plaza naiz, berriatuarra, eta txikitatik izan dut musikarako zaletasuna. Pianoarekin hasi nintzen, baina 11 urterekin trikitixa probatu nuenetik, “infernuko hauspoa” nire bizilagun bilakatu zen. Gazte gaztetik urte askotan ibili izan naiz jairik jai trikitixarekin inguruak alaitzen. 2004an hasi nintzen irakasten, eta azken urteetan afizioa ofizio bihurtuz eta testigua gazteagoei pasatuz, horretan zentratu naiz. Inguruko herri ezberdinetan nabil lanean, ume, gazte eta helduei afizio hori transmititu nahian. Niri soinu txikiak eman didan beste, haiek ere hori senti dezaten.

Sara Pérez
Sara naiz eta 7 urterekin hasi nintzen Gernikako musika eskolan zeharkako txirula ikasten. Txirula jotzea asko gustatzen zitzaidanez, zeharkako txirulako goi mailako ikasketak egitea aukeratu