Musikaia Musika Eskolako kide zareten guztioi 2019-2020 ikasturtearen amaiera planteamentuaren berri eman nahi dizuegu. COVID19-ak sortutako egoera ez-ohiko honen ondorioz, eta jasotako azken informazio eta baimenen arabera honakoa baieztatu beharrean aurkitzen gara:
2019-2020 ikasturtea amaitzeko geratzen diren hilabete hauek (maiatza eta ekaina) ezingo ditugu presentzialki eskeini. Beraz, orain arte bezala egokitutako modu telematikoan jarraitu beharko dugu ikasturtea amaitu arte; musika tresnako klase indibidualak zuzeneko saioen bitartez eta musika tailerra eta musika mintzairako klaseak classroom, mail eta youtube bitartez. Martxoaren 16az geroztik bezala, Koral Txiki, Koral Gazte, Kantakai Korala, Kilin Kala Abesbatza, JazzKonbo Taldea, Rock Taldea, Kamara eta Kamara Txiki Taldeak eta Folk eta Folk Txiki taldeak bertan behera mantenduko.
Bestalde, gida liburuko egutegian zehaztuta zetorren Aste Musikala (ekainaren 15etik 19ra) bertan behera geratuko daeta hori horrela izanik, klase lektiboak EKAINAREN 19 arte luzatuko ditugu.





