BANDA TXIKI (10 urtetik aurrera)

– 10 urtetik aurrera
– Instrumentuak banaka ikasteko prozesuaz gain, oso garrantzitsua da taldean jotzen ikastea; horrela, beste gaitasun mota batzuk garatzea lortzen dugu. Adibidez, pertsona desberdinekin batera jotzea, elkar entzutea, erritmoa eramatea, afinatzea… eta, horretarako, estilo ezberdinetako taldeak eskaintzen ditugu. Zure buruari ondoen egokitzen zaion estiloa aukeratu ahal izango duzu!