Aristides Cavaillé-Coll Organoaren Zaharberritze aurkezpena

Lekeitioko Aristides Cavaillé-Coll Organoaren Zaharberritze aurkezpen ekitaldia:

🗓 Apirilak 13, zapatuan
🕗 20:00etan
⛪ Lekeitioko Andra Maria Zeruratzearen basilika

Estatuko lehen organo mota hau, 1853an egindakoa da eta zaharberritze aurkezpen honetan, herriko kultur talde ezberdinek parte hartuko dute. Haien artean Lekeitioko Musika Eskolako Kilin Kala Abesbatzak kantatuko du.