Alazne naiz eta nire etxean betidanik egon den musikarenganako zaletasuna dela, 4 urte nituela Errenteria Musikal kontserbatorioan musika ikasketekin hasi nintzen, 6 urterekin biolina aukeratuaz. Hain nuen gustoko, nire ikasketekin aurrera jarraitzeko erabakia hartu nuela, biolin espezialitatean goi-mailako musika ikasketak burutuz Musikenen. Musika Ikerketan eta Musikaren Pedagogian master ere banaiz. Egun, Musikaiako irakaslea izateaz gain, hainbat orkestra eta kamara taldetan dihardut.

Maite Ruiz de Erentxun
Maite Ruiz de Erentxun naiz eta musika mintzaiako irakaslea naiz. Nire ikasleak bezala, txikitatik hasi nintzen musika ikasten, eta Gernika, Bilbo eta Bartzelonan egin ditut




