Oihana Etxabe

Oihana naiz, Mutrikun jaio eta 7 urterekin hasi nintzen akordeoiko ikasketak egiten Ondarroako Pedro Maritar Unanue Kontserbatorioan. Akordeoia asko gustatzen zitzaidanez, aurrerago trikitixa eta panderoko ikasketak egitera animatu nintzen. Musikaren mundua oso gustoko nuenez, eta irakaskuntzara bideratu nahi nituenez nire ikasketak, Magisteritza Musikala ikasi nuen Bilboko EHU-n.  Koruko kide izan naiz 10 urte nituenetik eta nire ikasketak hainbat profesionalen eskutatik jasotako ikasketak eginik bete ditut koru-zuzendaritzan. Musikaz gozatu eta gozaraztea maite dut.

Musika tresnen familia
  • Musika tresna polifonikoak
Musika Tresnak
  • Akordeoia
Asteko egunak
  • Asteartea
  • Osteguna

Beste irakasleak

Maite Ruiz de Erentxun

Maite Ruiz de Erentxun naiz eta musika mintzaiako irakaslea naiz. Nire ikasleak bezala, txikitatik hasi nintzen musika ikasten, eta Gernika, Bilbo eta Bartzelonan egin ditut

Naiara Plaza

Naiara Plaza naiz, berriatuarra, eta txikitatik izan dut musikarako zaletasuna. Pianoarekin hasi nintzen, baina 11 urterekin trikitixa probatu nuenetik, “infernuko hauspoa” nire bizilagun bilakatu zen.

Sara Pérez

Sara naiz eta 7 urterekin hasi nintzen Gernikako musika eskolan zeharkako txirula ikasten. Txirula jotzea asko gustatzen zitzaidanez, zeharkako txirulako goi mailako ikasketak egitea aukeratu

Irati Bilbao

Nire izena Irati da. Durangoko musika eskolan urte asko zeharkako txirula jotzen ikasten ibili ondoren 17 urterekin lagun talde batekin abesten hasi nintzen. Laister zaletasun

Naira Fernandez

Naira naiz eta 8 urterekin hasi nintzen klarinetea jotzen Leioan. Asko gustatzen zitzaidanez, klarinete karrera ikastea erabaki nuen, eta horri esker, hainbat herrialdetan bizi izan

Josu Salegi

Nire izena Josu da eta betidanik izan dut musikarako zaletasuna. 7 urterekin hasi nintzen saxofoia ikasten Debako musika eskolan eta beranduago oboea ikastea erabaki nuen