Bost urte nituenean euskal dantzak egiten hasi nintzen eta zazpi urterekin txistua jotzen. Musikarako grina hori gero eta handiagoa egin zen eta goi-mailako ikasketak egitera jo nuen. Txistu musikaz aparte, musika klasikoa ere gustuko dut eta horregatik jo nuen ere orkestra- eta koru-zuzendaritza ere ikasten. Nire ikasleei txistuak dituen aukera guztiak transmititzen saiatzen naiz eta gaur egungo ikuspuntu batekin ikusteko gonbidapena egiten diet: musika tradizionalaren erroetatik, beste estilo klasikoak aztertzera, inprobisaziora eta musika garaikidera.

Maite Ruiz de Erentxun
Maite Ruiz de Erentxun naiz eta musika mintzaiako irakaslea naiz. Nire ikasleak bezala, txikitatik hasi nintzen musika ikasten, eta Gernika, Bilbo eta Bartzelonan egin ditut




