2020-06-10
Musikaia Musika Eskolan, 2020-2021 ikasturterako matrikulazioa laister martxan jarriko dugu eta pozez gaude gure eskaintza zabala herritarrei eta interesa duen orori zabaltzeko. 6 urtetik aurrera, txiki, gazte zein heldu…denek dute aukera! Musika jakintzak ikasi, tresnak jo, taldeetan parte hartu, kontzertu eta emanaldi ugari eskaini eta herriko musika talde ezberdinetara bideratzeko profesionalek eskainitako heziketa musikala jaso nahi baduzu, zatoz!!
Atxikituta doa matrikulazioa nola egin azaltzen duen kartela. Gainera aurten, berrikuntza batekin gatoz; web orria estreinatu dugu!! Musika Eskolako informazio osoa, eskaintza adineka antolatuta, egutegia, multimedia atala eta MATRIKULA ONLINE egiteko aukera izango dituzue besteak beste !!
Edozein zalantza izan ezkero jarri lasai gurekin harremanetan; 617.731.140 telefonora deituta edo musikaeskola@musikaia.eus helbidera idatzita.






