Sara naiz eta 7 urterekin hasi nintzen Gernikako musika eskolan zeharkako txirula ikasten. Txirula jotzea asko gustatzen zitzaidanez, zeharkako txirulako goi mailako ikasketak egitea aukeratu nuen Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan. Ondoren, irakaskuntzaren munduan sartu naiz eta asko gozatzen dut musikarekiko dudan grina nire ikasleei transmititzen. Horretaz gain, nire zeharkako txirula klaseetan garrantzi berezia ematen diot estilo desberdinak aztertzeari, ikasle bakoitzak bere lekua aurki dezan musikaren munduan eta horrela aukeraz betetako mundu bat ireki dakion.

Naiara Plaza
Naiara Plaza naiz, berriatuarra, eta txikitatik izan dut musikarako zaletasuna. Pianoarekin hasi nintzen, baina 11 urterekin trikitixa probatu nuenetik, “infernuko hauspoa” nire bizilagun bilakatu zen.




