2020-06-30

Eta aurtengo oporrak ere iritsi dira

Ikasturte berezia izan da guztiontzat. Proiektu pila bat izan ditugu esku artean eta asko bete diren arren, beste asko bidean geratu dira Covid19-ak ekarri digun egoera bereziagatik. Besteak beste 1⃣6⃣emanaldi, kontzertu, masterklass eta ikastaro bertan behera geratu behar izan dira zoritxarrez.

Hala ere, ikasle eta irakasle bakoitza bere etxetik jo ta su aritu da lanean, klaseak prestatu, tutorialak grabatu, partiturak eskaneatu, plataforma ezberdinak ezagutu, aztertu… eta 3⃣9⃣ PROIEKTU antolatu, muntatu eta proiektatu ditugu.
Beraz, bai, pozik eta harro gaude!

Eskerrik beroenak Musikaia osatzen duzuen irakasle eta ikasle guztioi, eta nola ez gurasoei, izan duzuen pazientzia eta esker onagatik.

Gogorra izan den arren, plazer bat izan da gutako bakoitzaren konfinamendua musikaz eta ikaslez inguratuta igarotzea.

Osasuna, zentzua eta deskantsua guztiontzat.