LAGUNARTEKO ABESBATZEN EMANALDIA

Iaz Markina-Xemeingo “Xemein Abesbatzak” ( @xemeinabesbatza ) eta Lekeitioko “Kilin Kala Abesbatzak” elkartrukea egin zuten eta lekeitiarrak Markinara joan ziren abestera. Aurten ere, elkartrukearekin jarraituz, Xemein Abesbatza Lekeitiora hurbilduko da eta Kilin Kala Abesbatzarekin batera kontzertua eskainiko dute.

🗓 Apirilak 28, domeka
🕐 Eguerdiko 13.00tan
📍 Andra Mariaren Zeruratzea Basilika (Lekeitio)
🎫 Sarrera doakoa

Errepertorio anitza entzuteko aukera izango duzue, hurbil zaitezte eta zatozte musika koralaz gozatzera!