MATRIKULA ETA BAJA, AURTEN ONLINE!

2020-06-15 Aurten, berrikuntza batekin gatoz: web orrialdeko TRAMITEAK atalean, 2020-2021 ikasturterako MATRIKULAK eta BAJAK online egiteko aukera eskainiko dugu. Hemen dituzue jarraibide tutorialak:   MATRIKULAK BURUTZEKO: BAJAK BURUTZEKO:  

2020/21 Ikasturteko Matrikulazio eta Baja epeak

2020-06-10 Musikaia Musika Eskolan, 2020-2021 ikasturterako matrikulazioa laister martxan jarriko dugu eta pozez gaude gure eskaintza zabala herritarrei eta interesa duen orori zabaltzeko. 6 urtetik aurrera, txiki, gazte zein heldu…denek dute aukera! Musika jakintzak ikasi, tresnak jo, taldeetan parte hartu, kontzertu eta emanaldi ugari eskaini eta herriko musika talde ezberdinetara bideratzeko profesionalek eskainitako heziketa musikala jaso nahi […]

VII. ASTE MUSIKALA (Ekainaren 15etik 19ra)

2020-06-10 Aurten VII. ASTE MUSIKALA ospatuko dugu. Berezia izango da, inoiz ospatu ez dugun bezalakoa. Covid19-ak ekarritako egoeraren ondorioz etxetik egindako proiektu txikiak plazaratuko ditugu egun bakoitzean gure sare sozialetan!!! Kartelean ikus dezakezue egun bakoitzean igoko ditugun bideoetako protagonistak nortzuk izango diren!! Ez galdu, egon adi gure sare sozialei!!   FACEBOOK: https://www.facebook.com/Lekeitiomusikaeskola/ INSTAGRAM: https://www.instagram.com/musikaiamusikaeskola/ YOUTUBE: https://www.youtube.com/channel/UCMVKMwiGubJQR27thQYXW4w  

2019-2020 IKASTURTEAREN AMAIERA PLANTEAMENTUA

Musikaia Musika Eskolako kide zareten guztioi 2019-2020 ikasturtearen amaiera planteamentuaren berri eman nahi dizuegu. COVID19-ak sortutako egoera ez-ohiko honen ondorioz, eta jasotako azken informazio eta baimenen arabera honakoa baieztatu beharrean aurkitzen gara: 2019-2020 ikasturtea amaitzeko geratzen diren hilabete hauek (maiatza eta ekaina) ezingo ditugu presentzialki eskeini. Beraz, orain arte bezala egokitutako modu telematikoan jarraitu beharko […]

BIDALI ZUEN ARGAZKI, BIDEO, MARRAZKIAK..DENON ARTEAN MUSIKARIEN MURALA OSATUKO DUGU!

Konfinamentua hasi zenetik martxan jarri dugu proiektu hau GURE MUSIKARIEN MURALA izenpetuta Ikasleek bidalitako bideo, argazki eta marrazkiekin mural ezberdinak sortzen ari gara. Eskerrik asko parte hartu duzuen eta ari zareten guztioi, guztiz pozik gaude partaidetzarekin. Ikasturtea amaitu arte, aukera duzue materiala bidaltzen jarraitzeko. Gure sare sozialetara igotzen joango gara; facebook, instagram, youtubeko kanala eta […]

IKASTURTE HASIERA

2020-09-11 2020-21 Ikasturte berriari hasiera eman diogu!! Idazkaritza zerbitzuak beti ordutegia berreskuratuko du gaurtik aurrera: Goizetan 10:00- 13:00 (Telefonoz zein emailez) Arratsaldetan 14:30-19:30 (Telefonoz, emailez edo presentzialki).   Telefonoa: 617.731.140 Emaila: musikaeskola@musikaia.eus

COVID19 PROTOKOLOA

2020-09-11 Musika Eskolak, Osasun eta Higiene protokolo guztiekin zorrotz eta arduratsu jokatuko du, eta ikasle zein gurasoei ere arduratsu jokatzea eskatzen zaie. Horretarako araudi eta protokolo guztiak emailez bidali zaizkie partaide guztiei. Hemen dituzue araudi laburpen txikiak. Edozein zalantza izan ezkero jarri eskolarekin harremanetan.  

DEIALDIA: BIGARREN ESKUAN MUSIKA TRESNAK

2020-09-11 Etxean musika tresnak gordeta edo erabilera gabe dituztenentzat deialdia zabaldu du Musikaik. Kartelean duzue informazio guztia. Norbaitek interesa izan ezkero, Musika Eskolarekin jarri harremanetan: 617.731.140 // musikaeskola@musikaia.eus    

MUSIKAIA EGUNA, SEIGARREN URTEURRENA

Aurten etxetik ospatu dugu Musika Eskolaren urteurren jaia.Zoritxarrez, egoera berezi honengatik, ezin izan dugu urtero bezala kalean ospatu baina hala ere egun polita izan da. Hemen duzue ospatzeko prestatu ditugun lanak: Txistularien kalejira: https://www.youtube.com/watch?v=qeY_mZ_Ix-g&t=17s Trikitilarien kalejira: https://www.youtube.com/watch?v=a8DaUrJaRj0 Musika Tailerrekoen emanaldi txikia: https://www.youtube.com/watch?v=tAORqkEAPqQ

EIJO-n hautatuak

2020-12-21 Beste urtebetez ere, Musikaia Musika Eskolako tronpetako bi ikasle EIJO (Euskal Ikasleen Jazz Orkesta)-ko probatara aurkeztu dira. Irakaslearen laguntzaz probak prestatu, aurkeztu eta hautatuak izan dira. Zorionak JOKIN GABIOLA LENIZ eta AIMAR BEATO BURGOA! Oso harro eta pozik gaude egiten ari zareten lanarekin!    

KONTZERTUA IKUSTEKO LINK ZUZENAK eta INFORMAZIOA

2020-12-14 Abenduaren 15-16-17-18-21 eta 22-an VII. GABON KONTZERTUA eskeiniko dugu, egun bakoitzean bi emanaldi txiki azaleratuz. Emanaldiak orden honetan estreinatuko dira: EGUN BAKOITZEAN ⌛ Goizeko 11:00tan bideo bat ⌛ Arratsaldeko 15:00tan bideo bat   KLIKATU HEMEN eta gure youtubeko kanalera joango zara zuzenean. Bertan VII. GABON KONTZERTUA izeneko karpeta bat aurkituko duzu. Karpeta horretan egongo […]

VII. GABON KONTZERTUA

2020-12-08 Aurtengo ikasturterako programatuta geneukan VII. GABON KONTZERTUA, orainartekoekin aldetaratuz, guztiz ezberdina izango da. Hasiera batean, Abenduaren 22an Andra Mariren Zeruratzea Parrokian ospatuko genuela aurreikusten genuen, baina Covid19-ak emandako astinduaren ostean, ezinezkoa izango da kontzertua presentzialki burutzea. Horregatik, Musikaia Musika Eskolako irakasleek, bideo ezberdinen bitartez gabonetako oporrei hasiera ematea pentsatu dute. Beraz, partaide ezberdinekin bideo […]

EUSKARALDIAREKIN BAT!

2020-11-20 Gaurtik abenduaren 4-ra bitarte EUSKARALDIA-rekin bat egingo dugu Musikaia Musika Eskolan. Gure kasuan ARIGUNEA izango gara, gurean euskaraz lasai hitz egin ahal izango baita. Beraz, ongi etorri gurera Ahobizi eta Belarriprest guztiei!

OINARRIZKO JAKINTZA MAILAK GAINDITUTA

2020-11-18 Iazko ikasturtean Musika Mintzaira 5. maila gainditu zuten ikasleek, ziurtagiria lortu ahal izateko azterketa egin dute duela aste pare bat. Errefortsu klase batzuk izan dituzte urrian zehar eta azaroaren 7an azterketa ofiziala izan zuten Musika Eskolan. Azterketak, arlo teorikoa izan zuen batetik, eta alderdi praktikoa bestetik (entzunezko atala eta irakurketa atala). Azterketara aurkeztun diren […]

EGUTEGI OHARRA

2020-11-09 Musikaia Musika Eskolako egutegi-oharra: ▪ ABENDUAK 7 (astelehena) : JAI EGUNA ▪ ABENDUAK 8 (martitzena): KLASE EGUNA (egun lektiboa) ▪ ABENDUAK 22  (martitzena): KONTZERTU EGUNA (egun ez-lektiboa)   Abenduaren 22an, VII. GABON KONTZERTUA ospatzea genuen aurreikusita, baina Covid19-ak ekarritako egoera honek, ez digu kontzertua aurrera eramaten uzten.  Beraz, Abenduaren 22-an egun ez-lektiboa denez, ez […]

AZKEN PLAZA LIBREAK

2020-10-29 ESKAINTZA!! SAXOFOIA eta BATERIA ikasgaietan azken plaza libreak eskeintzen ditugu. Urtarriletik aurrera hasteko aukera, bakarkako klase pertsonalizatuak, profesional baten gidaritzapean, astean behin 30 minutuz. Ez galdu aukera eta deitu edo idatzi eskolara informazio gehiago eskatzeko: 617.731.140 musikaeskola@musikaia.eus    

TALDE/KONBO BERRIAK

2020-09-22 Ikasturte berriarekin batera talde berri bi sortu ditu Musikaiak:  ENSENBLEA   Irakaslea: Kinito Huerta  Entseguak: Astelehenetan 19:30-20:30 Musika Eskolako 2.1 gelan (2.solairua) Nori zuzenduta?? Musika Eskolako tresna jole hauei; tronpeta, tronboia, bonbardinoa, klarinetea, zehar txirula, saxofoia, oboea eta bateria. TXISTU BANDA  Irakaslea: Aritz Labrador  Entseguak: Eguenetan 20:00-21:00 Musika Eskolako 2.1 gelan (2.solairua) Nori zuzenduta?? Musika […]