Folk Taldea- La Valse

2021-02-19 Musikaia Musika Eskolako Folk Taldearen eskutik “La Valse” abestia uzten dizuegu. Partaideak: Pianoan = Danel Larruskain Trikitixan = Deiene Gabiola Zehar Txirulan = Terese Garcia eta Intza Apaolaza   Irakaslea: Sara Perez

Folk Txiki- The Skye Boat Song

2021-02-12 Musikaia Musika Eskolako Folk Txiki Taldearen eskutik “The Skye Boat Song” abestia uzten dizuegu. Partaideak: Gitarran = Aimar Vicente Kortabarria Biolinean = Ander Amirola Salinas Trikitixan = Sara Juaristi Uskola Txistuan = Ekain Txakartegi Aboitiz Irakaslea: Sara Perez

HILEROKO KONTZERTUAK 2020-21

2021-02-09 Urtero ospatu ohi ditugu HILEROKO KONTZERTUAK Musika Eskolako Areto nagusian. Aurtengo egoera aztertu ostean, kontzertu sorta hau aurrera eramatea pentsatu dugu, baina soilik ahoa erabiltzen ez duten musika tresneko kideekin: Pianoa, Trikitixa, Gitarra eta Biolina. Modu honetara aretoan elkartu garen guztiok aho-maskara jantzita izango dugu uneoro. Musika Eskolen araudiari jarraituz, 25 pertsonako aforoa errespetatuko dugu, beraz, neurri […]

ARATUSTE EGUNAK

2021-02-08 Datorren astean ARATUSTE EGUNAK izango dira egutegian, beraz OTSAILAK 15-16-17 jai izango ditugu Musika Eskolan. Zentzuz jokatu eta ondo pasatu!    

PLAZA LIBREA BIOLINEAN

2021-01-14 Amatasuneko baja bat dela eta,  plaza libre bat geratu zaigu BIOLINA ikasgaian. Plaza hau, otsailetik aurrera hasteko izango litzateke. Honen inguruan informazio gehiago nahi baduzu edo zuzenean plaza erreserbatu nahi baduzu, deitu edo idatzi idazkaritzara: 617.731.140 musikaeskola@musikaia.eus

OLENTZERO eta MARIDOMINGI 2020

2020-12-23 Aurten, ezingo dira Maridomingi eta Olentzero kalez kale aritu, ezta gu ere trikitixa soinean dugula kaleak girotzen ibili… Baina, modu berezi batean bada ere, ez diogu urteroko zitari hutsik egin nahi izan… Klikatu argazkia bideoa ikusi ahal izateko:    

GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON

2020-12-22 Iada amaitutzat eman dugu ikasturte honetako 1. ebaluazioa. Bigarrena, urtarrilaren 8 barikuan ekingo dugu. Atxikituta doaz VII. GABON KONTZERTUAn zehar eskeini ditugun emanaldi guztiak. Ikusteko klikatu talde bakoitzaren gainean. ROCK TALDEA METAL TALDEA KAMARA TALDEA KLARINETE LAUKOTEA I KLARINETE LAUKOTEA II  KLARINETE TXIKI TALDEA AHOTS TALDEAK SAXOFOI TALDEA  KAMARA TXIKI TALDEA JAZZKONBO TALDEA MUSIKA TAILERREKO […]

ZILARREZKO DOMINA

2021-03-01 Asteburu honetan ospatu den ANDOAINGO 16. PIANO JAIALDIAn partaide izano dugu Lizbhet Sarango Pianoko ikaslea. Zilarrezko domina irabazi du.   ZORIONAK!!!!  

Gitarra Emanaldia

2021-04-23 Hileroko Kontzertu Sortarekin jarraituz  Gitarra Emanaldia ospatu da Musika Eskolako Areto Nagusian hiru zatitan banatuta. 18:30tan, 18:45tan eta 19:00tan. Aurtengo egoera berezia dela eta aforo eta neurri zorrotzak bete behar izan ditugunez, partaide bakoitzak 2 gonbidatu ekarri izan ahal ditu emanaldira soilik. Baina emanaldiaz gozatu gabe geratu zareten guztiontzat, hemen uzten dizuegu ikusgai:  

VII. MUSIKAIA EGUNA 2021- emanaldiak

2021-04-23 Gaur, Musikaia Musika Eskolaren 7. urteurrena da. Eskolaren ibilbidea gutxinaka urteak gehitzen ari da eta horrek eman digun esperientzia eta konfidantzak aurrera begira proiektu ezberdinak burutzeko ilusioa sortzen digu. Eskerrik asko, ibilbide honetan zehar Musikaiaren parte izan zareten guztioi… MILA ESKER BIHOTZEZ!   Hemen uzten dizkizuegu urteurren hau ospatzeko prestatu ditugun emanaldiak: https://youtu.be/iJQcSuyno9s https://youtu.be/cQlOp6oV-Ow […]

Metal Txiki Taldea- “I Shot The Sheriff” (Bob Marley)

2021-04-21 Musikaia Musika Eskolako Metal Talde Txikiaren eskutik , Bob Marley-ren “I shot the Sherif” duzue entzungai. Partaideak: Tronpetak = Laida Uskola, Ekain Rementeria eta Aimar Alegria Tronboia = Danel Goitia Irakaslea: Kinito Huerta

Metal Talde Txikia- Queen&Kansas Tributoa

2021-04-14 Musikaia Musika Eskolako Metal Talde Txikiaren eskutik , Queen eta Kansas taldeen abestiak dituzue entzungai: “Another one bites to dust” eta “Dust in the Wind”. Partaideak: Tronpetak = Laida Uskola, Ekain Rementeria eta Aimar Alegria Tronboia = Danel Goitia Irakaslea: Kinito Huerta

VII. MUSIKAIA EGUNA

2021-04-14 Datorren apirilaren 23 barikuan, Musika Eskolaren 7. urteurrena ospatzea tokatzen zaigu “VII. MUSIKAIA EGUNA” lelopean. Aurten ere, egoerak horrela behartuta, ezin izango dugu kalean emanaldia eginez ospatu. Beraz, gure sare sozial eta plataformen bitartez argitaratuko ditugu egun horretarako prestatzen ari garen emanalditxoak.   Adi egon INSTAGRAM, FACEBOOK eta YOUTUBE-ko gure kanalei!!!      

Trikiti Hirukotea – Behin Batian Loiolan

2021-04-13 Musikaia Musika Eskolako hiru trikitilariren eskutik, John Denver-en abestitik EGAN taldeak moldatutako “Behin Batian Loiolan” abestia duzue entzungai. Partaideak: Maite Larrinaga Eunate Basterrika Saioa Sustaeta Irakaslea: Oihana Etxabe  

SAINT PATRICK´S DAY

2021-03-17 Gaur, martxoak 17, irlandarren jaia ospatu ohi da: Saint Patrick´s day. Musikarik ez da faltako gurean egun hau ospatzeko.   Hemen dituzue Folk Taldeko Deiene, Danel eta Intza.   Gozatzera!!!!☘️☘️☘️☘️☘️☘️☘️☘️

Trikitixa Emanaldia

2021-02-23 Hileroko Kontzertu Sortarekin jarraitzeko  Trikitixako Emanaldia ospatu da Musika Eskolako Areto Nagusian bi zatitan banatuta. 19:30tan  emanaldi bat eta 20:00etan beste emanaldia. Aurtengo egoera berezia dela eta aforo eta neurri zorrotzak bete behar izan ditugunez, partaide bakoitzak 2 gonbidatu ekarri izan ahal ditu emanaldira soilik. Baina emanaldiaz gozatu gabe geratu zareten guztiontzat, hemen uzten […]

IDAZKARITZA ZERBITZUA ZABALIK

2020-08-31 2020-21 Ikasturtea hastera doa: Gaurtik hasita, abuztuak 31, IDAZKARITZA ZERBITZUA MARTXAN egongo da:  Telefonoz : 617.731.140  Emailez: musikaeskola@musikaia.eus  Presentzialki: Musika Eskolan 10:00-13:00

OPORRAK

2020-06-30 Eta aurtengo oporrak ere iritsi dira ☀ Ikasturte berezia izan da guztiontzat. Proiektu pila bat izan ditugu esku artean eta asko bete diren arren, beste asko bidean geratu dira Covid19-ak ekarri digun egoera bereziagatik. Besteak beste 1⃣6⃣emanaldi, kontzertu, masterklass eta ikastaro bertan behera geratu behar izan dira zoritxarrez. Hala ere, ikasle eta irakasle bakoitza bere […]

MATRIKULA ETA BAJA EPEA, ITXITA!

2020-06-29   2020-21 Ikasturterako astebetez zabaldu dugun MATRIKULAZIO ETA BAJA EPEA itxita daude. Epe barruan matrikula edota bajak eman dituzten ikasleentzat, erreklamazio epea zabalduko dugu: uztailaren 1-etik 15-era (telefonoz edo emailez) Zerrenda ofizialak emailez bidaliko ditugu ekaina bukatu aurretik.