TRIKITILARI LAUKOTEA- “BENTANAN”

2021-05-12 “Bentanan” deituriko pieza eskeiniko digu laukote honek: Deiene Gabiola Karmele Garatea Katalin Goitia Ane Maruri   Irakasleak: Ruben Garatea eta Oihana Etxabe  

Rock Taldea- RAMONES

2021-05-06 Musikaia Musika Eskolako Rock Taldearen eskutik, RAMONES talde estatubatuarraren abesti ezagunenetako bat duzue entzungai: Partaideak: Bateria: Izei Meabe Baxu Elektrikoa: Amaiur Apaolaza Kitarra Elektrikoa: Maialen Zenarruzabeitia Ahotsak: Beñat Belaustegi eta Elaia Zapirain Irakaslea: Aitor Losada

ESKAINTZA BERRIA: 14 urtetik gorakoentzat Musika

2021-05-03 Hurrengo ikasturtean (2021/22) ikasgai berria izango dugu Musikaia Musika Eskolan: MUSIKAREN HIZKUNTZA ETA KULTURA izenekoa. 14 urtetik gorako ikasleei zuzenduta dago eta astean ordubeteko iraupena izango du. Informazio gehiago nahi ezkero, edo aurrematrikula egiteko: Deitu 617 731 140 telefonora edo idatzi musikaeskola@musikaia.eus helbidera. Eskerrik asko

ESKAINTZA BERRIA: 5 Urtekoentzat!

2021-05-03 Hurrengo ikasturtean (2021/22) ikasgai berria izango dugu Musikaia Musika Eskolan: MUSIKA TAILERRA 0 izenekoa. Aurrerko ikasturteetan jasotako interesaren ostean, 5 urteko ikasleentzat musika ikasketak eskaintzea erabaki dugu. Astean behin orduerdiz izango da. Informazio gehiago nahi ezkero, edo aurrematrikula egiteko: Deitu 617 731 140 telefonora edo idatzi musikaeskola@musikaia.eus helbidera. Eskerrika sko

BIZI GIRA, KUTXA BIRA!!

2021-04-30 Musikaia Musika Eskolak ere, KUTXABIRA-rekin bat egin du. Hemen duzue, Lekeitioko erakunde ezberdinek egindako aportazio txikia, tartean Musikaiako Irati eta Julen agertzen dira, eskolako ikasle ordezkariak:  

Trikiti Hirukotea- Erre Zenituzten

2021-04-28 Musikaia Musika Eskolako hiru trikitilariren eskutik, Xabi Solanoren “Erre Zenituzten” abestia duzue entzungai. Partaideak: Haizea Portillo Iraia Laka Maider Murelaga Irakaslea: Oihana Etxabe  

Biolin Emanaldia

2021-05-18 Atzo musika eskolako aretoan ospatu genuen BIOLIN EMANALDIA duzue ikusgai hemen klikatu ezkero:

REDERAK- Kantakai Korala

2021-05-14 REDERAK- SAREGILEAK   Ehunka urte dituen eskulangintzako lanbidea, emakumeen lanbidea nabarmenki, marjinala kasu askotan, ezezaguna herritar askorentzat eta laneko legeriarako ikusezina zenbait alderditan.   Gaurkoa zuentzat, eta bereziko Lekitton izan diren eta denarentzat.   Abestia: Rederak (Junkal Guerrero) Ahotsak: Kantakai Korala Irakaslea: Oihana Etxabe   “Barran, trinki tranka…ittuan ari gera, hasi baita kostera…”

ATE IREKIAK- Ekainak 5

2021-05-17 Ekainak 5 zapatu goizean zehar, ATE IREKIAK eskeiniko ditugu Musika Eskolan. Bertan, musika eskolen organigrama eta antolakuntzaren inguruko azalpen txiki bat emango da, ondoren bisita gidatua eta azkenik zalantzak argitzeko une bat eskeiniko dugu. Gogoratu, txanda hartu behar da aurretik: 617 731 140/ musikaeskola@musikaia.eus   Mila esker,

Zuloan- Klarinete Taldea

2021-06-03 Astea aurrerutz doa gutxinaka, eta gaurko egun iluna alaitzeko KLARINETEKO ikasle berrienek eskeinitako abestia duzue entzungai: Go!azen-en “Zuloan”. Partaideak: Sare Casco, Olaia Zatika, Katalin Amezaga, Maren Bikandi, Miren Madarieta, Elene Loizate, Amaiur Alonso, Tere Alcibar, Joseba Saban. Irakaslea: Naira Fernandez Gozatu!!

Daft Punk Medley- Klarinete Laukotea

2021-06-01 Gaurkoan, klarinete taldeak DAFT PUNK bikote frantsesaren abestiez osatutako tributoa eskeiniko digute. Gozatu!! Klarinete joleak: Ainhoa Plaza, Maria Pereda, Izaro Astorkia, Eneko Rodriguez, Elene Ibarzabal, Inge Intxauspe, Gari Eiguren, Julene Ruiz de Erentxun. Irakaslea: Naira Fernandez

AZKEN EGUNA!

2021-05-31 Maiatzak 31 izanik, gaur azken eguna ikasgai berrietan aurrematrikula egin ahal izateko. Ate irekiak ere gainean ditugu, tokiren bat geratzen da oraindik, hartu zure txanda!!  

Gabota- Txistulari Bikotea

2021-05-28 Koldo eta Ekain-en eskutik “Gabota” duzue entzungai. Gainera moldaketa, Ekainek berak eginikoa da:

Up around the bend- Metal Txiki Taldea

2021-05-26 Metal Txiki Taldearen azken bideoa dugu hau. Creedence talde estatubatuarraren “UP AROUND THE BEND” abestia eskeiniko digute Laida, Danel, Ekain eta Aimarrek. Lan ona egin duzue!  

BAJA EPEA

2021-05-24 BAJA EPEA zabaltzera goaz ekainaren 7tik 13ra. Nori zuzenduta dago epe hau? Ikasturte honetan ikasle izanik, hurrengo ikasturtera begira (2021-22) ikasgai bat, batzuetatik edo guztietatik baja eman nahi dutenentzat. Nola burutu dezaket baja? Bi modu eskeintzen ditugu: Gure web orrialdetik www.musikaia.eus (“tramiteak” – “bajak” atalean) Musika eskolara presentzialki etorrita ekainaren 7tik 11ra 14:00-20:00 bitarte. […]

Kontzertu Pedagogikoa

2021-05-22 Zapatu goizean KONTZERTU PEDAGOGIKOA eskaini dugu Musika Eskolan. Bertan, eskaintzen ditugun tresna guztietako ikasleak egon dira aurkezpenak egiten. Entzuleak oso gustura aritu dira eta gainera tresna batzuk probatzeko aukera ere izan dute. Goiz polita izan da!       

Grabo/Gabota- Folk eta Folk Txiki

2021-05-21 Asteari amaiera emateko, FOLK eta FOLK TXIKI taldekoek, Terese Garciren laguntzarekin bi dantza eskeiniko dizkigute: “Gabota” eta “Grabo”… Partaideak: FOLK TXIKI: Sara Juaristi, Aimar Vicente, Ekain Txakartegi, Ander Amirola. FOLK TALDEA: Deiene Gabiola, Intza Apaolaza, Dane Larruskain, Terese Garcia. DANTZARIA: Terese Garcia IRAKASLEA: Sara Perez

Summertime- Metal Txiki Taldea

2021-05-19 George Gershwin, New York-eko musikagile eta pianistak sortutako SUMMERTIME abestia joko digute gaur Metal Txiki Taldekoek.   Jazz estiloarekin margotuko dugu gaurko eguna! Gozatu!

Piano Emanaldia

2021-02-23 Hileroko Kontzertu Sorten estreinua Pianoko Emanaldiak eman du. Musika Eskolako Areto Nagusian ospatu da bi zatitan banatuta. 20:00tan emanaldi bat eta 20:30etan beste emanaldi bat. Aurtengo egoera berezia dela eta aforo eta neurri zorrotzak bete behar izan ditugunez, partaide bakoitzak 2 gonbidatu ekarri izan ahal ditu emanaldira soilik. Baina emanaldiaz gozatu gabe geratu zareten […]