VIII. ASTE MUSIKALA – EMANALDI GUZTIAK

2021-06-21 Ekainaren 15etik 21 bitarte VIII. ASTE MUSIKALA ospatu dugu. Guztira 10 emanaldi izan dira. Hemen dituzue entzungai: https://www.youtube.com/channel/UCMVKMwiGubJQR27thQYXW4w

BADATOR MATRIKULAZIOA!

2021-06-14 Baja epea amaituta, MATRIKULAZIO EPEA zabaltzera goaz aurki! Norentzat? Iada ikasle izanik, ikasgai berriren bat gehitu nahi duenarentzat. Ikasle ez izanik, Musika Eskolan matrikulatu eta musika ikasketak egin nahi dituen ororentzat. Gure eskaintza 5 urtetatik aurrerako edonorentzat luzatuta dago. Noiz eta Nola? Ekainak 22tik 25 bitarte: Online; tramiteak atalean “matrikulak” azpiatala klikatuz. Presentzialki: 17:00-20:00 […]

SAXO BIKOTEA- Hunting Wabbits

2021-06-12 Aste Musikala gainean daukagu , eta gaur saxofoijole bikote honen eskutik HUNTING WABBITS pieza eskeini digute, gure emanaldi digitalegi gutxinaka agurra emateko. Mila esker!

ZEHAR TXIRULAKO IKASLEEN EMANALDIA

2021-06-10 Ikasturtea amaitzear dago eta azken emanaldiak aurkeztuko dizkizuegu hurrengo egunetan. Gaur Zehar Txirulako ikasleen emanaldia duzue entzungai.  

Jo Ta Ke (Su ta Gar)- Ikasle konboa

2021-06-08 Su ta Gar talde eibartarraren JO TA KE abestiaren bertsioa duzue hau, bertan gure hainbat ikasle dituzue partaide. Maren Seijo, Marina Entziondo, Ibon Juaristi, Beñat Belaustegi eta Aitor Losada.   Irakaslea: Aitor Losada    

Saxofoi Laukotea- Star Wars

2021-06-04 Astebukaerari hasiera emateko STAR WARS eskeiniko dituge gure saxofoi joleek. Partaideak: Julen Ugalde, Aratz Txopitea, Iker Eiguren eta Maren Rodriguez. Irakaslea: Josu Salegi  

Zorionak!!

2021-06-22 Beste ikasturte batez, gure Musika Mintzairako jakintza maila guztiak egin dituzten ikasleek azterketa prestatu eta ziurtagiria lortzeko probetara aurkeztu dira. Zorionak guztioi, egindako lan eta esfortzuak bere fruituak eman ditu!!!

ERREKLAMAZIO epea zabaltzera goaz

2021-06-28 Matrikula epea itxi berri dugu, eta beraz, ikasle bakoitzari 21-22 ikasturteko zerrenda ofizialak bidaliko dizkiegu zuzenean. Zerrrenda horietan, talde-ikasgaien ordutegiak zehaztuta azalduko dira, baita atxikitutako irakaslego eta gela ere. Egutegia eta urteroko tresnetako ordutegiak hartzeko data ere gehituko ditugu. Informazio guzti hori eskuetan izanik, erreklamazio epea zabalduko da ekainaren 30etik uztailaren 2 arte. Data […]

OPORRAK

2021-06-30 Matrikula epea itxi eta ikasleei zerrenda ofizialak bidali ostean erreklamazio epea zabaldu dugu hiru egunez. Uztailak 2-an Musika Eskolak ateak itxiko ditu oporrak hartzeko! Uda ona pasa!!!!!

GABON KONTZERTUA BERTAN BEHERA

2021-12-16 Abenduaren 22-rako aurreikusitako bi emanaldiak BERTAN BEHERA geratuko dira. Batetik, herria momentuan bizitzen ari den kasu positibo ugarien arriskua baloratuta, eta bestetik abenduaren 14an indarrean jarritako lege berriak, 12 urtetik gorako ikus-entzule eta partaideen COVID PASAPORTEA-ren derrigorrezko eskaera aurrera eramateak dakarren berrantolakuntzak suposatzen duen bateraezintasunarekin eta arlo ez-pedagogiko ezberdinetatik pasa beharrarekin, denon hobe beharrez […]

VIII. GABON KONTZERTUA

2021-12-13 Abenduaren 22 asteazkenean, VIII. GABON KONTZERTUA ospatuko dugu. Aurreko ikasturtean, covid-19-ak ekarritako egoera ez-ohikoaren aurrean, emanaldi hau ez zen presentzialki burutu, eta horren ordez, bideo ezberdinez osatutako “online” emanaldia eman genuen. Aurtengo egoerak eta legediak presentzialki egitea baimentzen dutenez, Musikaiak kontzertua presentzialki egitea hausnartu du. Hala ere, jendetza pilaketa handiak saihesteko asmoz, neurri bereziak […]

Trikitilariak Ereñon

2021-12-04 Abenduaren 4 larunbat iluntzean, gure trikitilariak Ereñon izan dira, “Ereñozar” elkarteko kideei iluntzea girotzen. Giro polita jarri dute gure ikasleek.  

KONTZERTU SOLIDARIOA 2021

2021-11-22 Ostegunean, azaroak 25, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da. Musikaia Musika Eskolak aurten modu berezi batekin ospatuko du egun hau. Mugarik Gabeko Musikariak eta EHME-k antolatuta, KONTZERTU SOLIDARIO INTERNAZIONALA izango dugu iluntzeko 19:00tan.  Munduko musika eskola ezberdinak arituko dira parte hartzen; Guatemala, Cabo Verde, Balentzia, Donostia, Zornotza….eta Lekeitio besteak beste. Gure musika […]

SANTA ZEZILIA

2021-11-19 Astelehenean, musikarien eguna ospatzen denez, Musikaia Musika Eskolako ikasleok ikutua eman diogu asteburu musikatu honi.   Aspaldian eta zoritxarrez, kaleak musikaz ezin izan ditugu alaitu, baina gaurkoan bai, Trikitixak, Panderoak eta Txistuak hartu eta Lekittoko kaleak musikaz bete ditugu.   Gora Santa Zezilia eta Gora Musikariak!  

BIZKAIA KANTUAN 2021

2021-11-15 BIZKAIA KANTUAN 2021   Zapatu honetan, azaroak 20, Sociedad Coral de Bilbao · Bilboko Koral Elkartea-k antolatuta “BIZKAIA KANTUA 2021” kontzertu sortaren barruko azken emanaldia izango dugu Lekeitioko parrokian.   Azaroak 20, zapatua 20:00tan Parrokian Bilboko Koral Elkarteko EUSKERIA Korua, Markina-Xemeingo EMEKI Korala eta Lekeitioko KANTAKAI Korala.   Hiru koru hauen ahots zoragarriak entzuteko […]

URRIAK 12, JAI EGUNA

2021-10-08 2021-22 Ikasturteko Egutegian zehaztuta datorren moduan, gogoratu datorren asteko URRIAK 12, martitzena, jai eguna izango dela Musika Eskolan. Aldiz, urriak 11 astelehena, klase lektibo eguna izango da.    

2021/22 IKASTURTEA

2021-09-01 Udako oporrak agurtu ditugu, prest eta gogotsu ikasturte berriari ekiteko! Gaurtik Zuzendaritza-Idazkaritza zerbitzua martxan: 617.731.140 / 94. 612.85.49 musikaeskola@musikaia.eus www.musikaia.eus

KANTU KLASE PERTSONALIZATUAK

2021-05-13 Hurrengo ikasturtera begira Kantuko klase pertsonalizatuak eskeiniko ditugu Musika Eskolan. Astean behin orduerdiko iraupena izango dute eta irakasle profesional baten eskutik emango dira. Klase hauek bakarka izango dira. Aurrematrikula maiatzak 31 aurretik musika eskolara idatzi edo deituz: 617 731 140 / musikaeskola@musikaia.eus