16. PIANO JAIALDIA ANDOAINEN

2021-02-25 Datorren asteburu honetan Andoaingo 16. Piano Jaialdia ospatuko da. Bertan Euskal Herriko Musika Eskola ezberdinetako hainbat pianoko ikaslek parte hartuko dute. Lekeitiotik, LIZBHET SARANGO izango dugu partaide. Zorte on eta gozatu!!!
GITARRA KONTZERTUA

2022-02-11 Hona hemen gitarra kontzertuko argazki batzut. Gure irakasle den Aitorrek antolatu zuen eta ikasleek oso ondo jo zuten.
KLARINETE KONTZERTUA

2022-01-28 Eguaztenean gure klarineteko ikasleen kontzertua izan zen. Klarineteko irakasleak, Nairak, antolatu zuen eta jo zuten ikasleen familia eta lagunak ikustera hurbildu ziren, kontzertu oso polita izan zen.
PLAZA LIBREA

2022-01-27 KLARINETE ikasgaian azken plaza librea eskeintzen dugu. Otsailetik aurrera hasteko aukera; bakarkako klase pertsonalizatuak, profesional baten gidaritzapean!
HILEROKO KONTZERTUAK

2022-01-18 Badatoz berriro ere HILEROKO KONTZERTUAK! Urtarrilean hasi eta maiatzerarte pare bat kontzertu eskeineko ditugu hilero. Musikaia Musika Eskolako 0. solairuko Aretoan. Kontzertu hauetan musika tresna bakoitzeko ikasleak parte hartuko dute eta beraien familiarrak entzutera eta ikustera hurbildu ahalko dira. Emanaldian zehar eta guztion hobe beharrez, protokolo neurri zorrotzak errespetatuko dira.
OLENTZERO eta MARI DOMINGI

2021-12-23 Modu ez ohiko batetan bada ere, ✨Olentzero eta Mari Domingiri✨ harrera egin diete gure TRIKITIXA eta PANDERO-ko ikasleak. Ohitura zaharrei ahal den moduan eutsiz Gabon zoriontsuak! #musikaia #musikaeskola #trikitixa #panderoa #olentzero #maridomingi
GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON

2021-12-22 Musikaia Musika Eskolatik GABON ZORIONTSUAK opa dizkizuegu! Gogoan izan URTARRILAK 7an bigarren ebaluazioa hasten dela.
AIALA BEATO- EIJO-n hautatua

2021-12-21 Gure BATERIA-ko ikasle den AIALA BEATO BURGOA, EIJO (Euskadiko Ikasleen Jazz Orkesta)-ko probetara aurketu eta hautatua izan da. ZORIONAK zure lan guztiagatik! Esperientzia berri honetaz gozatu!
PLAZA LIBREAK

2021-12-20 TRIKITIXA, KLARINETE eta PIANO ikasgaietan azken plaza libreak eskeintzen ditugu. Urtarriletik aurrera hasteko aukera; bakarkako klase pertsonalizatuak, profesional baten gidaritzapean!
ANDOAINGO PIANO JAIALDIA

2022-02-15 Asteburu honetan Andoaingo Piano Jaialdian parte hartu zuten Iraiak eta Keylanek eta lan handia egin ondoren, Lekittora zilarra ekarri digute!
ZEHAR TXIRULA KONTZERTUA

2022-02-26 Atzo Zehar Txirulako ikasleen txanda izan zen eta oso kontzertu polita egin zuten!
M8

2022-03-08 Emakumeen Nazioarteko Eguna
PIANO KONTZERTUA

2022-04-04 Hona hemen ostiraleko piano kontzertuko ikasle batzuen argazkiak. Oso ondo egin zuten! Zorionak ikasle eta irakasleari!
HERNANIKO XV. TXISTULARI GAZTEEN TXAPELKETA

2022-03-28 Zapatuan Musikaiako ikasle diren Bingen eta Ekain, Hernaniko XV. Txistulari gazteen txapelketan parte hartu zuten. Esan digutenez, ederto baten jo zuten, zorionak bioi!
EMAKUME SORTZAILE ETA EKINTZAILEEN V. AZOKA

2022-03-21 Atzo Lekeitio eta inguruko emakume sortzaile eta ekintzaileen V. azoka ospatu zen. Azoka alaitzen, gure trikitixa eta panderoko ikasleak kalejiran aritu ziren goizean zehar.
TRIKITIXA KONTZERTUA

2022-03-17 Hileroko kontzertuekin jarraitzen dugu eta atzo gure trikitilarien txanda izan zen. Trikitixako ikasleak Musika Eskola alaitu zuten eta hona hemen atzoko argazki batzuk.
TRIKITIXA KONTZERTUA
Hileroko kontzertuekin jarraitzen dugu eta atzo gure trikitilarien txanda izan zen. Trikitixako ikasleak Musika Eskola alaitu zuten eta hona hemen atzoko argazki batzuk.
TXISTU KONTZERTUA

2022-03-14 Aurreko barikuko txistu kontzertuko argazki batzuk aurkezten dizkizuegu. Gure txistulariek doinu tradizionalez beteriko kontzertu dotorea eskeini ziguten, eskerrik asko.
TRAKAMATRAKA TAILERRA

2022-03-11 Kontzertu oso dibertigarria eskaini diguna Jonek (Trakamatraka)! Oso ondo pasatu dugu eta harrituta gelditu gara ikusi eta entzun ditugun eskuz egindako musika tresnekin, ikasleek ere egin dute beraiena: pajita-turuta batekin joan dira poz-pozik!
EMANALDIA ETA TAILERRA

2022-03-10 Bariku honetan Jon Urrutia musikariak (Trakamatraka) kontzertu bat eskainiko die gure Musika Tailerreko ikasleei eta ondoren, musika tresnen birziklapen tailerrarekin jarraituko dute.